Bakoitzak bere zoroa
Xabier Etxaniz Rojok (Donostia, 1971) liburu berria atera du Erein argitaletxearen eskutik, Nork bere ozeanoa, hamaika ipuinez osatutako bilduma. Etxaniz Rojok lehen ere saiatu da ipuingintzan. Hamar manamenduak argitaratu zuen 2002an eta hainbat sari irabazi ditu, hala nola Gabriel Aresti ipuin lehiaketa (2000 eta 2001ean) eta Donostia Hiria 2006an. Gainera Koadro isila lana eman du plazara.
Nork bere ozeanoa izenburuko liburua osatzen duten ipuinek murgilketa egin dute pertsonaien barnekotasunean. Pertsonaiengan oinarrituriko ipuinak bildu eta aurkeztu ditu egileak. Ipuinotako pertsonaia bakoitza bere zoroak darama, edo bere erabakiak edo erabakiaren azalpenak. Alde horretatik testu eta ekintza trinkoak azaltzeko gogoa da Xabier Etxaniz Rojok aurkezturikoa.
Nortasunean sakonduz, barneratze prozesua da bere lumak eskaini duena, pertsonaiaren kezka ipuinaren gune nagusi bihurtuz eta nortasunaren bidean pertsonaiak dituen arrazoiak argituz eta landuz.
Pertsonaiak une jakin batean hartzen ditu kontagaiak, eta espazio edo denbora mugatuan kokaturik, intentsitatearen alde egiten du kontaketak. Tanta ziztrin bat ozeanoan ipuinekoa bezala, "hits eta gris" dira ipuinotako pertsonaiak, arruntak, egunerokoak, tristeak. Maiz maitasunaren sokan galduta dabiltza, izan direna pertsonaia maitatuari ezin azalduz, edo burua botatzearen inguruko ipuinetan agertzen dira, obsesioa gai nagusia delarik ipuin hauetan, eta inoiz absurdoa agertu badu ere, gehienetan trantze larria barne azalpen gisa marraztu du egileak, edo gutunaren bidea erabiliz (edo gaurkoagoa den mezu elektronikoarena) pertsonaiek azaldu egiten dituzte beren bizitzako kezken eta erabakiaren arrazoiak.
Introspekzio joera nagusi da ipuinotan, batzuetan paradoxarekin jolastuz, gehienetan klimax mantso batekin, sorpresa leuna eta ahula delarik, pertsonaiaren ozeanoa, barrunbea, ilunpea baita kakoa.
Ondorioz tonu monokordea erabili du Xabier Etxaniz Rojok, askotan errepikapena nagusitu duela, inoiz paragrafoen bukaera aldera esaldi laburra eta deigarria kokatzen duelarik, pizgarri gisa. Noiz edo noiz umorea eta paradoxa ere maite ditu, baina orotara, pertsonaien barnean egindako murgilketa da testuak eskaintzen duena. Bakoitzak dugun ozeanoan egindako ibilbidea.
Nork bere ozeanoa. Xabier Etxaniz Rojo. Erein. Donostia, 2006; 117 orrialde. 14,00 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.