Arintasuna
Kanpo eta barneko munduak, batez ere barne-barnekoa, udazken usaina hartzen hasiak diren honetan, haizeak nahi gabe bezala , hostoak eta gauza txikiak, batzuk alferrikakoak eta besteak ez, berarekin eramateko joera bereganatu duen honetan, dena gure artean arinago ere izan zitekeela datorkit oroimenera, ez bat-batean, baizik eta lekutzeko denbora dezente behar duen pentsamendu axaleko eta ez deusa balitz bezala; halako pentsamenduak, ipurterreak izanagatik gehienetan, ez baitira geldi egoten, haurren modura endredatzeko ez bada, eta horregatik askotan zailagoa izaten da horietako bat eskuz edo buruz harrapatzea, pentsamendu gordin eta sendo bat baino.
Izan ere, nor egon daiteke harro bere jarrera beti ere sakon eta benazko eta tragikoaz, sekula joan ez bada, arintasunaren hegal xume hauskorrek eramanik, zeruko hodeiak alderik alde zeharkatzera, nork jakin dezake zer den gorputzaren astuntasuna sekula ibili ez bada karruseleko zaldi zurezkoen gainean jira eta bira, begiak arranpalo, bere burua urruti, une horretako amets ernean beste Gengis Khan baten larruan akaso, zamariek azpian har dezaketen lurralde guztien jabe, gizon-emakumeen izu-laborri. Nork ez du halakorik ments izan? Izan ere, alkoholaren eragina zer den ezin jakin sekula lagun artean ez ezik, bakar-bakarrik ere, baxoerdi bat ardo edo kopaxka bat pattar edan ez duenak -norbera bere buruarekin lehia gaiztoan, hil ala biziko ahaleginean eskuarki-; ganorarik eza zer den ez dakien bezala sekula gaueko ordu txikietan hondartza batean etzan ez denak, ilargi izpiez bustitzeko asmoz, uretan bainatu ondoren noski. Maitasuna zer den ezin asmatuko genuke, hamalau edo hamabost urtez maiteminduko ez bagina, okinaren emazte titi-handiaz ez bada, auzuneko neska ahul eta itsusiaz, esperantzarik gabe, jakina, gaixotzerainoko esperantzarik gabe. Sekula putetxe batera hurbildu ez dena, esaten zigun duela gutxi apaiz eta hala ere adiskide batek, ez da zintzoagoa, behin eta berriro sartu eta tentaldian erortzen ez dena baino. Ezin ongia ezagutu, lehenago gaizkiaren fruitua hartu ez duenak.
Horixe bizitzako erakustaldirik behinena. Kanpoko mundua ez baita dena, guk ikusten duguna baizik; kanpoko munduak ez du zentzurik, edo bestelako zentzua du, zentzumenen ukiturik gabe. Baina batzuetan ezin kanpokorik ikusi, barneko begiak lanbroz estalirik baititugu.
Udazkenaren zantzuak, arintasuna alegia, zabaltzen hasiak dira nahinora, euriaren erreinura esaterako, tantok dantzariak bailiran airean edo eta Andaluziako zaldi ongi leziatuak bailiran trosta txikian bestela; belarraren kolorera esaterako, hori izan nahi duen berde mina; ez baitago udazkena baino urtaro arinagorik. Ez baitago bizitzeko urtaro hoberik eta zentzurik zabalenean hartzen dut bizitza, jan, edan eta arnasaz hartzen den zeregina. Arintasunean, Milena Jesensk¨¢k idatzi zuen moduan, egia gehiago baitago, espiritu gehiago, onginahi gehiago. Haizeak berarekin daramatzan gauza txikiak, oroimenak berak ere gorde ezin dituen oroitzapen irrigarriak, zaborrontzian amaituko duten pentsamendu xumeak egiazkoak dira, eta horrexegatik hain zuzen bizigarri eta lagungarriagoak zaizkigu, gure hirietako kaleetan dauden harritzar astunak baino -inora ezin horiek-, barrena iraultzen diguten oroitzapen mamutzarren antzekoak baino, etxean kabitzen ez eta gordetzeko apaiztegiak, edo unibertsitateak behar dituzten pentsamendu handiak baino. Izan ere, guk geure zentzumenez hartzen ditugu munduaren neurriak.
Euskaldunok, gorputz-soinez behintzat, arinak gara, ez dut zalantzarik, itsasontzi ederrak egin ditugu munduari bira egiteko, eta bide batez gure hirietako merkatarien erakusleihoak gauza eder bitxiez hornitzeko; arinak gara, beti ibilian dabilen harria bezala, beti isurian doan ibaia bezala; gure kantak arinak dira, baina arintasun horri itxura onik hartu ez eta ahots ozenez kantatzen ditugu, koruan gehienetan; gure edariak, txakolina eta sagardoa, arinak dira, baina mozkorraldi tristea eta pisua dute ondorio. Astunak gara arimaz, grisak eta itxiak baititugu barne-barneko gelak, haize berririk gabe. Arintasun falta ez da beti arintasunik eza, beste zerbait baizik, bizitzak eskaintzen digun edertasunaz gozatzeko ezintasuna besterik ez.
Harantzago baikaude, beti harantzago, bai edertasunetik eta bai bizitzatik beretik ere.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.