Euskararen ipar izarra
Pierre Lafittek kulturaren aldeko lana eta gizarte hobea sortzeko ahaleginak nahastu zituen
Heldu den asteazkenean, maiatzak 21 dituenean, 102 urte beteko dira Pierre Lafitte euskaltzale lapurtarra jaio zela.
Euskararen izartegi txikian, Aita Lafitte ez zen izan izarrik diztiratsuena, baina, ziur asko, berari esker ez zaigu ahaztu non dauden iparra eta Iparraldea.
XX. mendeko lehen maiatz hartan, euskaraz baizik ez zen entzuten Luhuso herrian. Orduko eguzkiaren epela istant batez aienatu zen jaio berriaren oroimenean, eta zazpigarren maiatza amaitu zenean, haurtzaroko oroitzapenak atsekabez betetzen hasi zitzaizkion Pierre Lafitteri.
Baina ustebakean, patuaren nahikeria horietako baten eraginez edo, Luhusoko semea umezurtz geratu zen. Zuberoa aldean zuela berreskuratu zuen berehala kolpe horren ondorioz galdu zuen etxe giroa. Horretarako Ithorrotzeko izebaren etxera jo zuen Lafitte gaztetxoak. Hain zuzen ere, herri hartako eskolan egin zituen lehen ikasketak, harik eta, 11 urte bete hurran zelarik, Belokeko Apaiztegira bidali zuten arte.
Baina Ithorrotzetik igaro eta gero, ikasten jarraitu zuen Pierre Lafittek, Baionako Apaiztegi Nagusian ere ikasle ibili bait zen zazpi urte geroago, eta hantxe oratu zion hil arteko euskaltzaletasunari, Aita Jean Saint-Pierrek eskuratzen zizkion Euskalerriaren alde eta Euzkadi agerkarien aleei esker, bietako kolaboratzailea baitzen Lafitteren irakaslea.
Apaizgoari dagozkion urratsak eta Filosofia eta Letretako ikasketak bukatu ondoren, 25 urteko elizgizon gazteak Uztaritzeko apaiz-eskolan finkatu zuen betiko bere bizitokia.
Nolanahi ere, Aita Pierre Lafittek ez zion behin ere bizkar egin inguruko errealitateari, eta Uztaritzen hartu zuen aterpe izpiritual hartatik ere, berealdiko ahaleginak egin zituen XX. mende hasierako mundu hura hobetzeko.
Emakumeen eskubideak defendatzearren, esaterako, Le Carillon aldizkaria sortu zuen Bordelen, baita langabetuei laguntzeko zentro bat ere, Uztaritz herrian bertan. Tronpatzeko beldurrik gabe esan liteke, politika eta kultura gauzetan, Pierre Lafitte erresistentzian bizi izan zela hil arte.
Liburuak
Urteak joan eta urteak etorri, Luhusoko semeak Aintzina eta Herria aldizkariak sortu eta euskararen aldeko makina bat ekimenetan kolaboratu izan zuen.
Argitara eman zituen liburuen artean, berariaz azpimarratu beharrekoak dira Eskualdunen loretegia literatur antologia eta Grammaire basque, Koldo Mitxelena zenak euskararen lehendabiziko gramatika estandartzat jo zuena.
Patuaren beste nahikeria baten eraginez, heriotzak harrapatu zuen egunean -1985eko otsailak 25-, Aita Lafitte Iparraldeko Atlas Linguistikoa osatzeko zereginetan ziharduen buru-belarri. Baina Luhuso ez zen orduan haurtzaroko herriska lasai hura, euskaraz baizik entzuten ez zena.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.