Oroimenean arraunean
Denboraldi hasieran, estropadak herrien arteko lehia baino ez ziren antzinako garaiak datoz gogora
Traineruak uretan dira. Estropada denboraldi berria atzo bertan hasi zen. ACT Ligak hamabi talde onenak bildu ditu baina garai bateko herrien arteko lehiaren kutsu sinbolikoa galtzen ari dela dirudi.
XX mendearen hasieran arraunak ez zuen dirurik ematen, baina bai ospea eta laudorioak; eta komunikabide erraldoien faltan izan zen gizon haien balentriak kantatu zituenik. Txirritak estima handian zituen sanpedrotarrak eta bertso asko ipini zizkien. Halaxe zioen batean: "Agur Pasaiko sanpedrotarrak / gora Manuel Arrillaga / aita ta seme eta illobak / osatzen dira kuadrilla / indar aundiko arraunlariyak / patroya eta abilla / Donostiyara lasai juan ziran/ diru ta bandera billa".
Bertsoak, ahozko tradizioa, estropadei jarriak. Txirritak sanpedrotarrei kantatzen zizkien egun haietan, inguruan ibiliko zen Hilario Arrillaga, bertsoan aipatzen den Manuel Arrillaga, (Aita Manuel) patroi handiaren iloba eta 1935ean Kontxako bandera irabazi zuena.
1934an hasi zen arraunean Hilario, ekainaren hondarrean, txipiroiak harrapatzeari utzi eta entrenamenduari ekiten zion osabaren aginduetara. Ez omen zen negozio ona. 1935ean ontzi-irabazlearentzat saria 18.000 pezetakoa zen. Hilariok 900 pezeta eraman zituen poltsikora, hilabete eta erdiko lanaren ostean. Artean, sanpedrotarrak Kontxan baino ez ziren aritzen. Bilborako gonbita jaso omen zuten baina uko egin zioten Nerbioi ibaian korritzeari. "Ez zen legezko estropada", dio Hilario Arrilagak, "ibaian" egiten zelako. Atzo, larunbata, Orion egindako esprint-saioez antzeko iritzia izango du: "modernitateak" bultzatutako aldaketa dela. Dena den, berak etxeko telebistaz jarraitzen ditu probak. "Ez zait gustatzen aldamenekoen komentarioak entzutea, jakin gabe dakitenek bezala hitzegiten dutela".
Aita Manuelen lana gogora dakar segidan. "Sei estropada segidan irabazi zituen eta hori ez du inork ondu oraindik", dio harro. "Errepublikako hiru bandera dauzkagu San Pedron, 1931, 1932 eta 1935ekoak. Udaletxean, Konstituzio Plazan, ematen ziguten saria, agintari ugariren artean". Sentimendurik mamienak azalerazten ditu 90 urte betetzear dagoen estropalari ohiak. Espainiako Gerrak Bilbon harrapatu zuen. Arrantzan zebilela tropa frankistek atxilotu eta Kanariar irletara eraman zuten 32 hilabete luzez. Guda amaitu ondoren berriro arraunean egin zuen Kontxan, 1944 eta 1945ean.
Ez da harritzekoa Txirritak bertsoak jarri izana Arrillagatarrei, guztira sendi horretako hamaika kide aritu baitziren estropadetan. Jose Manuel Lujanbio zen izenez bertsolaria, Hernaniko semea, nahiz eta abizenak lotura sendoa izan kostaldearekin. Izan ere, Lujanbio abizeneko beste familia batek hamaika bandera irabazi ditu Kontxan. Donibaneko Valent¨ªn, Jos¨¦ ?ngel eta Juan Mari; aitona, aita eta semea, hiruren artean hamaika bandera.
Familiaren tradizioa
Estropadaren tradizioa familia barrenean hedatu denaren adibide argia. Jose Angel Lujanbiok aita Valent¨ªnen aholkuak izan ditu beti gogoan. 1956. urtean, 24 urtez Kontxan San Juaneko ontzia gobernatu eta bandera irabazi zuen. "Gazte nintzelako aitak serio egoteko esaten zidan, errespetua izan nezaten", gogoratzen du.
Gerora, herritik joan beharrean izan zen, tradizioa hautsiz, eta Hondarribiarekin Kontxako lau bandera irabazi zituen (1965-66-67 eta 68). NODO erreportajeetan azaldu omen da Jos¨¦ ?ngel, Francorengandik kopa jasotzen. Esan ohi da Lujanbiok estropadak modernizatu zituela. Semeak Urdaibai ontzian korrituko du aurten, mugak apurtu direnaren erakusle. Hilariok etxeko balkoian jarraitzen du, itsasora begira, tradizioa galtzen doala jakitun baina oroitzapenen kontsolamenduarekin.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.