Umore beltza
Karlos Linazasorok (Tolosa 1962) toki handia irabazi du gure letren esparruan. Poesian maitasun gaia erabiltzen badu, narratiban ironia, sarkasmoa, eta umore beltza du gai nagusi.
Ironia oraingoan liburuan izenburutik bertatik hasten da. Bestiarioa. Hilerrikoiak. Bi nobela labur eman du argitara eta bere umorearen berri ematen du maisutasunez. Izenburua irakurrita irakurle hau ipuin labur biren bila hasi zen, konturatu arte nobela bakar bat dugula, baina argumentu birekin eta nobelaren barnean nobela bi idazten direlarik, egileak hasieratik adarra jo diola konturatuko da.
Hona hemen K.L. liburuzaina, urte beteko lan uzte baimendua duelarik nobela bat idazteko, eta aritu arren ezin. Izeba txiki bat hiltzen dela, edo urruneko osaba hiltzen dela, behin eta berriz utziko du geroko.
Testua metaliteratura joko bat da. Baina hori baino gehiago ere bada. Linazasorok badu bere buruaz barre egiteko gogoa, hori lehendik, zeren pertsonaiak eta egileak badute loturarik, bai izenaren agerpenean, bai aitaren izenean ere. Pertsonaia, berez, egilearen "pertso-anaia" dugu.
Txikira jolasteko karta K. eta bere emazte Karmenen arteko jokoa litzateke, behin eta berriz hasten den eta inoiz konplitzen den erotismoarekin. Paretan baiezkoa da: heriotza. Protagonistak nobela hasi nahi duen artean urliaren eta berendiaren hiletetara joan beharko du, eta bidean joera xelebreak besterik ez ditu izango.
Pareak baditugunez, enbido jo behar da eta Linazasororen narratiban sarri ageri diren neurosien tokiak lirateke eskuan ditugun kartak: zaharren egoitza eta ospitalea, non protagonistak joko barregarriak agertuko dituen.
Jokoaren jokoa nagusia da nobela honetan: literatura. Nobela bat nola idazten den azaltzen du testuak, zein era traketsean ari den idazlea azken baten nobela labur bi. Baina egileak eskuan dituen hogeita hamaikaren eraginak, literaturaren eraginak liburu osoa kutsatzen du eta azken batean idazlearen parodiak dena lehertzen du. Bai generoen parodia egiten duelako, bai irakurleena (Gandiagaren irakurle diren muslarien eszena ahaztezina da), bai bere buruarena. Irria nagusia bada, noizbehinka.
Ironia joko bihurtu du Linazasorok, barkatu K.L.-k!, eta aspaldi erabiltzen zuen sarkasmoa leundu egin du nobela irakurgarri bezain xaloa egiteko. Literatura literaturari buruz izaera puru-puruan!
Karlos Linazasoro: Bestiarioa. Hilerrikoiak. Bi nobela llabur. Elkar. Donostia. 2006. 112. orrialde.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.