Eppur si muove
Izotzaren aroan bizi ginela ematen zuen, Kepa Aulestiak berdinketa amaigabea izendatu zuen egoera berezian. Berdinketa hura, dena den, soilik itxurazko berdinketa zen, hauteskundeetako emaitza antzekoetan islatzen zena, ez herrialde honen norabidea ezarri izan duen gobernuan eta haren erabakietan. Errotik biziatutako berdinketa ere bazen, askatasuna eta segurtasuna batzuendako bakarrik baitzeuden bermatuta, ez terrorismo nazionalistak jazarritako alderdien ordezkari eta bozkatzaileendako. Eta, hala ere, egia da, neurri batean behintzat, berdinketa hark, baldintza berberetan, gaindiezina zirudiela.
Baina oraintsu arte bakarrik. Izotza urtzen ari baitzaigu orain pixkanaka, zenbaiten aurpegiak izozten doazen heinean. Hauteskunde orokorretan alderdi abertzaleek izan duten beherakada Euskal Autonomian alderdi sozialistak izan duen arrakastarekin soilik pareka daiteke: biak izan dira ikusgarri bezain esanguratsuak. Hirietan zein probintzia bakoitzean gehiengoa lortu izanaren esanahiak zer pentsatua emango dio alderdi sozialistari, etorkizunari begira. Baina jeltzaleak dira beren eta besteen emaitzez kezkatzeko arrazoi gehien dituztenak. So far, so good. Alderdian hausnarketa berrien eta berplanteamenduen beharrari buruz arituko diren bitartean, eta hori Imaz ez dagoela, Eusko Jaurlaritzatik datozkigun berriek eta adierazpenek iraganera itzultzen gaituzte halabeharrez, duela pare bat aste hiritarrek ezer esan ez balute bezala, urte luze hauetako diskurtsoa bere horretan mantentzea besterik egin beharko ez bailitzan. Berriro entzungo dugu, hamaikagarrenez beraz, ideia guztiak direla zilegi eta defendagarri, herriaren eskubidea dela (historikoa ala atzo goizekoa?) bere etorkizuna zehaztea, eta horretarako urrian egingo bide den galdeketa dagoela, etab. Aspaldiko partez mugitzen hasia den gure errealitate honetan lehendakaria da mugitzeko prest ez dagoen bakarra, edo bakarretarikoa.
Oinarrizko bereizkuntzak egiteko garaiak aspaldi iritsi behar zuen guregana. Orain heltzen ari bazaigu, gaitz erdi, batez ere ondo ikasten badugu (hau da, betiko) euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna ez direla nahasi behar, batak ez dakarrela nahitaez bestea, eta noizbehinka aurkakoak ere izan daitezkeela; demokrazia ez dela bateragarri demokraziaren aurka bortizkeriaren bidetik aritzen direnekin, demokraziaren indarrak indarkeriaren gainetik egon behar duela beti, eta horregatik ezin direla joko berean sartu, legetik kanpo egon behar dutela, askatasuna mehatxupean jartzen dituztenei laguntzen saiatzen direnek, batzuei eta besteei modu horretan helarazten zaien mezua ezin argiagoa baita: edo tiroak edo politika, ez dago biak bateratzerik. Hortaz, atentatuen gaineko isiltasun lotsagarria, Batasuna zenaren hipostasi gardenen kasuan, toleraezina izateaz gain, haien legez kanpoko jardunaren seinale deigarria da, auzitegiek behar (eta jaso) dituzten frogak beste mota batekoak diren arren.
Herri honetara aldaketa ailegatzen ari dela pentsatzeko arrazoi matematiko nabariak daude, ikusiak ikusita. Aldaketa sakona den ala ez belaunaldi berriek esango digute, ziur aski mugimendu ezezagun hau abian jarri duten horiek. Horrela balitz, Eusko Jaurlaritzaren lelo hura, "aurrera doan herria", egia bihurtuko litzateke, baina ez espero zuten bezala.
Dabillan harriari et?aica goroldioric lotcen, zioen Axularrek. Mugitzen hasi dena ez dadila gelditu, urteetan goroldioz lepo egon gara eta. Gure osasunak zinez eskertuko digu.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.