_
_
_
_
Gaiak
Columna
Art¨ªculos estrictamente de opini¨®n que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opini¨®n han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opini¨®n de personas ajenas a la Redacci¨®n de EL PA?S llevar¨¢n, tras la ¨²ltima l¨ªnea, un pie de autor ¡ªpor conocido que ¨¦ste sea¡ª donde se indique el cargo, t¨ªtulo, militancia pol¨ªtica (en su caso) u ocupaci¨®n principal, o la que est¨¦ o estuvo relacionada con el tema abordado

Egunkari amerikarra

Kirmen Uribe

Diario bat idazten dugunean clown bihurtzen gara, halabeharrez. Ricardo Piglia.

- 2007ko azaroaren 1a, San Francisco. Gaueko bederatzietan iritsi da hegazkina San Franciscora. Ez dakit zenbat ordu daramatzadan itzarrik. Kontua galdu dut. Hogeita lau ordu, esango nuke, Bilbotik atera naizenetik. Bilbo-Madrid-Chicago-San Francisco, hiru hegaldi jarraian. Elizabeth Macklin itzultzailea zain neukan aireportuan. Hotelera joan gara, trenez. Beau Sky Hotel, 2520 Durant Ave. Hotela Berkeleyko unibertsitateko ataritik ehun bat metrotara dago. Gaua zen baina kalea jendez beterik aurkitu dugu. Eskola arteko futbol amerikarraren liga partida jokatzen zen Berkeleyko unibertsitateko estadioan. Milaka lagun joaten dira horrelakoetara. Ikasleak eta beren gurasoak. Batzuk nahiago dute ikasleen liga ikusi profesionalena baino. Telebistatik botatzen dituzte partidak.

Hotela XIX. mendeko eraikin zaharra da. Oholezkoa, zuriz pintatua, zutabeekin. Bertara sartu eta konturatu gara hotelaren beheko aldea jatetxe indiar bat dela. Gazte jendea dago afaltzen bertan. Espezieen usain sarkorra. Mostradorera joan gara. Elizabethek idazleak garela esan dio mostradoreko gizonari. "Nola, oraindik liburuak paperean argitaratzen dituzue? Hori iraganeko kontua da" esan digu gizonak. "Niri Interneteko literatura baino ez zait interesatzen, merkatuko legeetatik kanpo dagoena". Kaliforniarren izaera aurrerakoia. Eskailerak igo eta gelara sartu naiz. Atsegina da eta ohe zabala du. Lo geratu naiz, aitaren batean.

- 2007ko azaroaren 2a, Stanford University. Egun argitan beste itxura bat du Durant etorbideak. Kafetegiak, liburudenda txikiak, disko denda alternatiboak. Hotelean gosaldu dugu. Gaueko jatetxe indiarraren arrastorik ez dago. Kafetegi bilakatu da. San Franciscoko badia gurutzatu behar dugu Palo Altora joateko. Hantxe dago Stanfordeko unibertsitatea.

Dikran Karagueuzian irakasleak jaso gaitu Palo Altoko tren geltokian. Geltokitik harra bete bidera dago Stanfordeko Unibertsitatea. Espainiar kolonial estilora egindako bi zutabe handik zehazten dute campuserako sarrera. Etorbide luze-luze baten atea dira bi zutabeak. Etorbidea eliza batean bukatzen da, Memchu izeneko elizan. Campusa ikaragarria da, eraikinak barreiatuta daude parke zabal batean. Ez daude bata bestearen gainean, han hemenka baizik.

Automobilean goazela Dikranek esan digu eraikinetako batzuk euskaldun baten laguntzaz zaharberritu dituztela. John Arriaga du euskal amerikarrak izena eta nonbait unibertsitate hartan bertan ikasi zuen gaztetan. Saskibaloi jokalari gisa egin zen famako Arriaga baina eraikuntza alorrean egin zuen dirutza. Eta irabazi horietatik zati handi bat unibertsitatea berritzen erabili du gizonak.

Dikran armeniarra da eta editore lana egiten du Stanforden. Hizkuntza eta filosofia gaiak argitaratzen ditu batez ere. Txikia zelarik alde egin behar izan zuen sorterritik Karagueuzian familia osoak. "Herri txikien patua", esan dit begietara begiratuta. Haren bulegora joan gara eta argazki bat erakutsi digu. Argazkian haurrak zeuden, eskolarako arropekin. Amerikako Estatu Batuetara erbesteratutako armeniarren seme-alabak. Segituan asmatu dugu nor zen Dikran, haur bihurriaren aurpegia du oraindik eta.

Errezitala eta gero, campusa erakutsi digu gizonak Katie izeneko antropologia ikasle batekin. Katieren amona lekeitiokoa da eta badu berak ere oraindik kostaldeko euskal emakumeen traza. Memchu elizara eraman gaituzte.

Memchu, horrela deitzen diote "Memorial Church" izeneko elizari. Jean Stanford andreak eraiki zuen XIX. mendearen hondarrean. Senarra gomutan hartuta eraiki ere. Eliza ederra da benetan, urrezko mosaikoekin apainduta ditu hormak. Hasiera batean pentsa liteke eliza katolikoa dela baina ez da horrela. Fede guztietako jendeak egin dezake otoi bertan. Baita federik ez duenak ere. Katiek esan dit sapaira begiratzeko. "Kupula oso-osorik dago baina bazterretako sapaiak olezkoak dira. 1906ko lurrikararengatik da. Hegaletako sapaiak erori egin ziren baina kupula oso-osorik geratu zen. Inork ez du ulertzen nola" esan dit.

Egiatan, lurrikara hark ia dena hondatu zuen San Franciscon eta eliza hori da zutik geratu ziren erakin bakarretako bat.

Bukatu da Stanfordeko egonaldia. Dikranen autoan sartu eta etorbide luzea igaro dugu. Etorbidearen hegaletan palmondoak daude, sendo-sendoak. "Palmando horiek Amerikako Estatu Batuen sinbolo izan litezke. Ederrak dira itxura batean, sendoak, baina antzuak dira benetan. Ez dute fruiturik ematen. Ez da jaioko palmondo berririk hemen. Hiltzen direnean, berriak ekarri beharko dira atzerritik".

Tren geltokian agurtu dugu Dikran. Hutsik dago geltokia. Igaro da trena.

- 2007ko azaroaren 3a, Cody's Books. Cody's Booksen dugu irakurraldia. Cody's hirurogeiko hamarkadan sortu zuten liburudenda alternatibo gisa baina gaur egun liburudenden sarea bilakatu da. Berkeleyko dendan irakurriko dugu guk. Denda pabilioi industrial batzuetan dago. Moda eta diseinu denden artean. Joyce Jenkinsek egin digu harrera irribarre zabal batekin. Oraindik ere eusten dio gizonak hasierako izaera hippy hari. Liburudendan irakurri duten azkenen artean Bill Clinton presidente ohia. Aretora sarrarazi gaitu. "Zortea izan dugu, jende asko etorri da zuek entzutera".

Afaltzera joan gara Glenn Ingersoll eta bere mutil-lagunarekin tailandes batera. Kafean Peter Myrdal eskultorea bildu zaigu. Politikaz hitz egin dugu batik bat, Bushen erabakien larritasunaz. Agurtzerakoan, Peterrek bere lanaren katalogo bat eman dit. Sinatuta dator. "Zaindu zeure burua".

- 2007ko azaroaren 4a, Santa Barbara bidean. San Francisko erdialdera joan gara goizean goiz. Automobila alokatu dugu goizeko hamarretan. Thrifty car rental. Bidaia hasi aurretik, aurreko Starbucks kafetegian hartu dugu kafea. Bi disko erosi ditut biderako. Bruce Springsteenen Magic, Diana Krallen The best of Diana Krall. Autoan sartu gara. Brucen diskoa jarri dut. Bagoaz.

Kirmen Uribe

Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970). Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatua Trenton (Italia). Bitartean heldu eskutik (2001) poema-bilduma izan zen bere estreinaldiko liburua, eragin nabarmena izan duena euskal letretan eta baita kanpoko oihartzuna ere: frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu da, eta ingeles edizioa Estatu Batuetako PEN elkarteak saritu zuen 2008ko liburu onenen artean.

Uribek sarritan hartu du parte nazioarteko literatura jaialdietan, Europa, Asia nahiz Amerikan, eta aldizkari garrantzitsuetan argitaratu du, hala nola The New Yorker entzutetsuan.

Bilbao-New York-Bilbao izeneko nobela argitaratu berri du.

Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo

?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?

Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.

?Por qu¨¦ est¨¢s viendo esto?

Flecha

Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.

En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PA?S
Recomendaciones EL PA?S
Recomendaciones EL PA?S
_
_
seductrice.net
universo-virtual.com
buytrendz.net
thisforall.net
benchpressgains.com
qthzb.com
mindhunter9.com
dwjqp1.com
secure-signup.net
ahaayy.com
tressesindia.com
puresybian.com
krpano-chs.com
cre8workshop.com
hdkino.org
peixun021.com
qz786.com
utahperformingartscenter.org
worldqrmconference.com
shangyuwh.com
eejssdfsdfdfjsd.com
playminecraftfreeonline.com
trekvietnamtour.com
your-business-articles.com
essaywritingservice10.com
hindusamaaj.com
joggingvideo.com
wandercoups.com
wormblaster.net
tongchengchuyange0004.com
internetknowing.com
breachurch.com
peachesnginburlesque.com
dataarchitectoo.com
clientfunnelformula.com
30pps.com
cherylroll.com
ks2252.com
prowp.net
webmanicura.com
sofietsshotel.com
facetorch.com
nylawyerreview.com
apapromotions.com
shareparelli.com
goeaglepointe.com
thegreenmanpubphuket.com
karotorossian.com
publicsensor.com
taiwandefence.com
epcsur.com
mfhoudan.com
southstills.com
tvtv98.com
thewellington-hotel.com
bccaipiao.com
colectoresindustrialesgs.com
shenanddcg.com
capriartfilmfestival.com
replicabreitlingsale.com
thaiamarinnewtoncorner.com
gkmcww.com
mbnkbj.com
andrewbrennandesign.com
cod54.com
luobinzhang.com
faithfirst.net
zjyc28.com
tongchengjinyeyouyue0004.com
nhuan6.com
kftz5k.com
oldgardensflowers.com
lightupthefloor.com
bahamamamas-stjohns.com
ly2818.com
905onthebay.com
fonemenu.com
notanothermovie.com
ukrainehighclassescort.com
meincmagazine.com
av-5858.com
yallerdawg.com
donkeythemovie.com
corporatehospitalitygroup.com
boboyy88.com
miteinander-lernen.com
dannayconsulting.com
officialtomsshoesoutletstore.com
forsale-amoxil-amoxicillin.net
generictadalafil-canada.net
guitarlessonseastlondon.com
lesliesrestaurants.com
mattyno9.com
nri-homeloans.com
rtgvisas-qatar.com
salbutamolventolinonline.net
sportsinjuries.info
wedsna.com
rgkntk.com
bkkmarketplace.com
zxqcwx.com
breakupprogram.com
boxcardc.com
unblockyoutubeindonesia.com
fabulousbookmark.com
beat-the.com
guatemala-sailfishing-vacations-charters.com
magie-marketing.com
kingstonliteracy.com
guitaraffinity.com
eurelookinggoodapparel.com
howtolosecheekfat.net
marioncma.org
oliviadavismusic.com
shantelcampbellrealestate.com
shopleborn13.com
topindiafree.com
v-visitors.net
djjky.com
053hh.com
originbluei.com
baucishotel.com
33kkn.com
intrinsiqresearch.com
mariaescort-kiev.com
mymaguk.com
sponsored4u.com
crimsonclass.com
bataillenavale.com
searchtile.com
ze-stribrnych-struh.com
zenithalhype.com
modalpkv.com
bouisset-lafforgue.com
useupload.com
37r.net
autoankauf-muenster.com
bantinbongda.net
bilgius.com
brabustermagazine.com
indigrow.org
miicrosofts.net
mysmiletravel.com
selinasims.com
spellcubesapp.com
usa-faction.com
hypoallergenicdogsnames.com
dailyupdatez.com
foodphotographyreviews.com
cricutcom-setup.com
chprowebdesign.com
katyrealty-kanepa.com
tasramar.com
bilgipinari.org
four-am.com
indiarepublicday.com
inquick-enbooks.com
iracmpi.com
kakaschoenen.com
lsm99flash.com
nana1255.com
ngen-niagara.com
technwzs.com
virtualonlinecasino1345.com
wallpapertop.net
casino-natali.com
iprofit-internet.com
denochemexicana.com
eventhalfkg.com
medcon-taiwan.com
life-himawari.com
myriamshomes.com
nightmarevue.com
healthandfitnesslives.com
androidnews-jp.com
allstarsru.com
bestofthebuckeyestate.com
bestofthefirststate.com
bestwireless7.com
britsmile.com
declarationintermittent.com
findhereall.com
jingyou888.com
lsm99deal.com
lsm99galaxy.com
moozatech.com
nuagh.com
patliyo.com
philomenamagikz.net
rckouba.net
saturnunipessoallda.com
tallahasseefrolics.com
thematurehardcore.net
totalenvironment-inthatquietearth.com
velislavakaymakanova.com
vermontenergetic.com
kakakpintar.com
jerusalemdispatch.com
begorgeouslady.com
1800birks4u.com
2wheelstogo.com
6strip4you.com
bigdata-world.net
emailandco.net
gacapal.com
jharpost.com
krishnaastro.com
lsm99credit.com
mascalzonicampani.com
sitemapxml.org
thecityslums.net
topagh.com
flairnetwebdesign.com
rajasthancarservices.com
bangkaeair.com
beneventocoupon.com
noternet.org
oqtive.com
smilebrightrx.com
decollage-etiquette.com
1millionbestdownloads.com
7658.info
bidbass.com
devlopworldtech.com
digitalmarketingrajkot.com
fluginfo.net
naqlafshk.com
passion-decouverte.com
playsirius.com
spacceleratorintl.com
stikyballs.com
top10way.com
yokidsyogurt.com
zszyhl.com
16firthcrescent.com
abogadolaboralistamd.com
apk2wap.com
aromacremeria.com
banparacard.com
bosmanraws.com
businessproviderblog.com
caltonosa.com
calvaryrevivalchurch.org
chastenedsoulwithabrokenheart.com
cheminotsgardcevennes.com
cooksspot.com
cqxzpt.com
deesywig.com
deltacartoonmaps.com
despixelsetdeshommes.com
duocoracaobrasileiro.com
fareshopbd.com
goodpainspills.com
hemendekor.com
kobisitecdn.com
makaigoods.com
mgs1454.com
piccadillyresidences.com
radiolaondafresca.com
rubendorf.com
searchengineimprov.com
sellmyhrvahome.com
shugahouseessentials.com
sonihullquad.com
subtractkilos.com
valeriekelmansky.com
vipasdigitalmarketing.com
voolivrerj.com
worldhealthstory.com
zeelonggroup.com
1015southrockhill.com
10x10b.com
111-online-casinos.com
191cb.com
3665arpentunitd.com
aitesonics.com
bag-shokunin.com
brightotech.com
communication-digitale-services.com
covoakland.org
dariaprimapack.com
freefortniteaccountss.com
gatebizglobal.com
global1entertainmentnews.com
greatytene.com
hiroshiwakita.com
iktodaypk.com
jahatsakong.com
meadowbrookgolfgroup.com
newsbharati.net
platinumstudiosdesign.com
slotxogamesplay.com
strikestaruk.com
techguroh.com
trucosdefortnite.com
ufabetrune.com
weddedtowhitmore.com
12940brycecanyonunitb.com
1311dietrichoaks.com
2monarchtraceunit303.com
601legendhill.com
850elaine.com
adieusolasomade.com
andora-ke.com
bestslotxogames.com
cannagomcallen.com
endlesslyhot.com
iestpjva.com
ouqprint.com
pwmaplefest.com
qtylmr.com
rb88betting.com
buscadogues.com
1007macfm.com
born-wild.com
growthinvests.com
promocode-casino.com
proyectogalgoargentina.com
wbthompson-art.com
whitemountainwheels.com
7thavehvl.com
developmethis.com
funkydogbowties.com
travelodgegrandjunction.com
gao-town.com
globalmarketsuite.com
blogshippo.com
hdbka.com
proboards67.com
outletonline-michaelkors.com
kalkis-research.com
thuthuatit.net
buckcash.com
hollistercanada.com
docterror.com
asadart.com
vmayke.org
erwincomputers.com
dirimart.org
okkii.com
loteriasdecehegin.com
mountanalog.com
healingtaobritain.com
ttxmonitor.com
nwordpress.com
11bolabonanza.com