Euskal zinearen begirada soziala
Zine soziala deskribatzea ez da erraza, filme eta zine mota orok gizartea duelako ardatz nagusi. Hala ere, generoen makulua erabiltzen dugu istorioen arteko desberdintasunak sailkatzeko: komedia, westerna, zientzia fikzioa...Genero horien artean, gizarte batek bizi dituen egoera ezberdin eta bidegabekoak islatu eta salatzen dituen bat bereizten dugu: zine soziala. Gizarte bakoitzak errealitate berezi eta aldakorra bizi du. Bestetik, gaur egungo globalizazioak horietako arazo asko unibertsalizatu ditu. Euskal zine sozialean, bi plano hauek bat egin izan dute. Euskal Herriko egoera politiko paregabea eta marginazio eta desberdintasun soziala izan dira istorio askoren bi ardatz nagusiak. Filmeak, garai bateko irudia izateaz gain, garai horretako memoria bilakatzen zaizkigu. Euskal Herriko zine sozialaren memoria guztia Euskal Herriko Filmategiko apaletan dago sailkatuta eta gordeta. Pello Aldazabalek, filmategiko zuzendariak bereizketa interesgarria egiten du: "Kontuan hartu behar da, euskal zine berriaz gain, badagoela euskal zinerik. Garrantzizkoa gainera, euskal zinearen lehenengo fasea erabat soziala izan baitzen". 1924. urtean filmatu zen lehenbiziko luzemetraia euskalduna: Edurne, modista de Bilbao eta filme honetan desauzioa da gai nagusietako bat. El mayorazgo de Basterretxe filmeak ere gai sozial bat aztertzen du: baserri baten galera eta klase sozialak. Hortik aurrera, 1980. urtera arte dokumentalak egin ziren soilik. Horietako dokumental batek garrantzi itzela izan zuen Euskal Zinearen bilakaeran. Ama Lur 1968. urtean filmatu zen, Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquet-en zuzendaritzapean". Aldazabalen arabera, filme horri esker jabetu zen jendea zineak "salaketarako ere" balio zezakeela. "Baina guzti hori 80ko hamarkadan etorriko zen Imanol Uriberen El proceso de Burgos-ekin" Imanol Uribek Euskal Herriak bizi zuen egoera berea egin eta hala islatu zuen bi laburmetrai militanteetan: EZ eta Off 1978. urtean, El proceso de Burgos dokumentala filmatu zuen. Polemika handia sortu zuen filmeak. Gero, Segoviako ihesa luzemetraia etorri zen. Uribek begirada militanteari eutsi zion filme honetan ere. 1984an filmatu zuen MIkelen heriotza. Militantziatik harago joanda, ENAMen jokabide batzuei kritika zorrotza egin zien. Filme honek itxi zuen Imanol Uribek Euskal Herriko errealitateaz duen ikuspegi koherente eta konprometitu bat. Aurrerantzean, eta bere kezka soziala zabaltzen den heinean ( droga, arrazakeria...) bere filmeek aurrekoen sakontasuna galtzen dute. Hala ere, bere lankidea den Montxo Armendarizenena ez bezala, Uriberen zine soziala militantea izan da, ideologia ezberdinez ukitua, baina beti ere militantea. Montxo Armendarizek, ideologia batekin baino, bere inguruaren errealitatearekin izan du beti konpromisoa. Txantreako zuzendariak barne eta kanpo koherentziari eutsi izan dio beti. 1984. urtean Tasio filmatu zuen, aurretik berak filmaturiko Carboneros de Navarra izeneko dokumental batean oinarriturik. Handik aurrera, 27 ordu, Las cartas de Alou eta Historias del Kronen filmeetan, droga, arrazakeria eta gazte belaunaldi berrien kronikak egin zituen Armendarizek. Ez dira filme perfektuak zinefilo eta kritikari askorentzat, baina bakoitzak bere buruarekin eta bere ingurunearekin zuzen jokatzen duenean, perfekzio hitzak akaso ez du zentzu gehiegirik. Secretos del coraz¨®n izan da zuzendari nafarraren kontsagrazioa. Tasioren izpiritu bera islatzen duen filme honetan, Montxo Armendarizek ez du biolentziaren beharrik ikusleari eguneroko errealitate gordin baten gorabeherak erakusteko. Askorentzat, Armendarizek artzainentzako filmeak egiten besterik ez daki. Akaso arrazoia dute. Norbaitek esan zuen legez: "zure herriko artzainak deskribatzen dituzunean, mundua deskribatzen duzu". Armendarizen begirada xumea da, egunerokotasunean oinarriturikoa. Ez du inongo zerikusirik Eloy de la Iglesia bezalako frankotiradoreek islatzen duten errealitate krudelarekin Ausardia Eloy de la Iglesiak 21filme egin ditu 20 urtetan. Askok malditoaren zigilua jarri izan badiote ere, zinegile ausarta eta konprometituaren errekonozimendua irabazi du azken urteotan -Donostiako Zinemaldiak justiziaz eskaini zion erretrospektibak lagundurik-. Filme zikinak, b-serieak egiten ditu nagusiki. Edo hala diote aditu ugarik. Baina berak filmatutako gizartea ez al da ba b- seriekoa? Eloy de la Iglesiaren be girada zuzena eta bortitza da. Zuria edo beltza da. Ez dago gris tonurik. Gordintasun hau da hain zuzen bere filmeei naturaltasuna kentzen diena. Bere zinean guztia da muturrekoa, ertzekoa, baina inoiz ez gezurrezkoa. Labanaren ahoan dauden pertsonaiak dira gustatzen zaizkionak. Navajeros eta Galopa y corta el viento dira bere filmografia oparoko izenburu batzuk. Hala ere, El pico du perlarik ezagunena. Euskal Herrian girotua, Guardia Zibilak euskal gazteria suntsitzeko egin zuen drogaren erabilera eraman zuen zine aretoetara (presio gogorrak gaindituaz gainera). Ausardiaz eta inongo laburbiderik hartu gabe islatu zituen drogaren mundu eta bazter ezkutuak. Gisa honetako atrebentziak zoritxarrez garesti ordaintzen dira. Urteetan ahaztua egoteaz gain, berak hain gordinki islaturiko errealitate bortitza bizi izan du bere baitan.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.