Aitzindarien arrastoan
Euskal Herriko musika herrikoian ordea, testurik sakon eta landuenak ere musikatu izan dira: Atxaga, Aresti, Lizardi, Artze edota Txirritarenak, besteak beste. Bertsolari askok ere doinua jarri diete beraiek sortutako testuei, adibidez, Ega?ak, Sarasua anaiek edota Jon Enbeitak. Zazpi Eskale taldea da korronte horren lekuko. Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolari eta kantariek, Josu Zabala, Hertzainak-eko kide ohiarekin, batera, proposamen musikal desberdin batekin, musika, hitza eta antzerkia uztartu dituzte. Rock taldeen kasuan testu gehienak propioak dira. Atal honetan ere bada salbuespenik: Itoiz-ek Atxagaren testuak erabili zituen abestiren batean, eta Ruper Ordorikak beste horrenbeste egitendu sarritan. Joseba Sarrionaindiaren hitzak ere agertzen dira talde eta bakarlarien diskoetan. Hertzainak-en garaiaz geroztik talde gehienek testu propioak erabili dituzte. Bernardo Atxagaren testuak erabiliz egindako abestien bilduma bat kaleratu zen 1996an. Eta1998ko abenduan, Durangoko Liburu eta Disko Azokan hain zuzen, antzeko zerbait egin dute Fermin Muguruzak egindako testuekin. Eta horren parean azken aldi honetako mugimendu berria: musika gehi literatura. Bide horretatik doaz azken ahaleginak, idazleak eta musikariak elkartzean taula gainean. Mugimendu honen antzindaria hirurogeiko hamarkadan topatuko genuke, Happening eta bestelako korronteen eraginez, Ikimilikiliklik muntaia jarri baitzuten martxan Mikel Laboa, Joxan Artze eta Zumetak. Muntaia hura benetan berritzailea izan zen garai hartan. Artzek testuak irakurri edota inprobisatzen zituen, garai batean Dylan Thomas-ek BBC-n egiten zuen bezalaxe, Laboak musika jartzen zuen eta Zumetaren irudi margotuak diapositiba bidez proiektatzen zituzten. Literatura eta musika taula gainean batzearen historiarekin jarraituz, Pott mugimendua eta aldizkaria ere aipa litezke, Ordorika, Atxaga, Izagirre eta bestelakoekin. Hamarkada honetan Lubaki Bandaren emanaldietan ere ez zen musikarik falta izaten.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.