Estatu mailako lau sari Gasteizko Teatro Para¨ªso-rentzat
Homeroren testuari gaurkotasuna eman dion Mi Odisea lanarekin lau sari irabazi berri ditu Teatro Para¨ªso konpainiak Certamen Nacional de Teatro Arcipreste de Hita delakoan. Guadalajaran ospatzen den lehiaketa honetako epaimahaiak txapelketako sari garrantzitsuena eman dio gasteizko konpainiari, ikuskizun hoberenaren saria hain zuzen, baina ikuslegoaren onesmena ere jaso dute bertan, adituen eta ikuslego orokorraren gustuko izatea batera joan daitezkeela erakutsi duen publikoaren sariarekin. Gainera, Toni Alb¨¢ kataluniar zuzendaria ere saritua izan da eta Gaztela-Mantxako Arkitekto Elkargoak Mi odisea muntaiaren arkitektura eszenikoa ikusitakoen artean hoberena kontsideratu du. Urtero egiten den lehiaketa honetara aurkezteko, lanek aurresailkapen bat pasa behar dute. "Txapelketa irekia da, baina gehienetan idazle kontsakratuen izen asko azaltzen duen programa izaten du. Gure lana Homeroren testuan oinarritua da, baina eguneratua. Aintzinako testuan noraezean zebiltzan marinelak gaur egun Mediterraneoa pateratan igarotzen duten legez kanpoko etorkinak dira hemen. Beraiei omenaldi bezala pentsatuta dago, umore tonuarekin", azaltzen du Pilar L¨®pez taldearen ekoizpen arduradunak. Teatro Para¨ªsorentzat , lortutako arrakasta honek errekonozimendu garrantzitsua suposatzen du. "Beti gogoz egiten dugu lan, noski, baina honek aurrera jarraitzeko halako indarra ematen dizu. Antzerki munduan ez da sariketa gehiegi antolatzen, eta hemendik aurrera programatzaileei gure lana aurkezterakoan sari hau berme bat izango da". Esperientzia aberatsa Tom¨¢s Fern¨¢ndez, Rosa A. Garc¨ªa, Txintxu San Mart¨ªn eta Ram¨®n Monje antzezleentzako oso esperientzia aberasgarria izan da Toni Alb¨¢ zuzendariarekin lan egitea. "Lehen aldia izan da, eta benetan positibotzat jotzen dugu", dio Pilar L¨®pezek. "Alb¨¢ kataluniar eszenako aktore eta zuzendari garrantzitsua da eta nazioarteko mailan kontutan hartu diren lanak egin ditu. Kasu honetan, oso testu zailarekin egindako muntaia izan da eta hizkuntza "bisual" aberatsa eta bizi-bizia lortu da". Teatro Para¨ªso eta Toni Alb¨¢ren artekoa bat-bateko maitemintzea izan zen. Bartzelonan lanean topatu ondoren, bi urte pasa zituzten elkarrekin lan egiteko ahaleginek fruitu eman zuten arte, eta orduan ere baldintzak bereziak izan ziren, batzuen eta besteen konpromezuak zirela eta. Taldea momentu honetan Valentzia aldean dago biran, "orain puntu askotara iristeko aukera izango baitu Mi odisea lanak". Ekoizlearen esanetan, "jendea sartu arazten duen ikuskizuna da. Aktoreek ondo pasatzen dute taula gainean eta hori nolabait ikusleari transmititzen zaion zerbait da, berak ere disfrutatzen duelarik".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.