Bi lehen sarik bikaindu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen aurtengo publizitate uzta
Profesionalak ez diren Espainia osoko publizistei bideratutako bi lehiaketetan parte hartu nahi izan zuten, eta garaipena poltsikoan dutela itzuli dira. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) publizitate arloko zazpi ikasleek sail honetako aurtengo uzta ezinhobea egin dute. Taldeetako batek (hiru ikaslez eta lizentziatu berri den beste lagun batez osatuta) Schweppes-ek duela lau urte sortu zuen Sorpen Grafikoaren Lehiaketa irabazi du. Beber para creer (Sinisteko edan) lelopean, apaiz baten eskua bere bularrean kokatuta ikusten da eta berak duen eraztunean, berriz, marka honen ikurra. Guztira, 2.386 lan aurkeztu ziren lehiaketara, baina milioi bat pezeta Alex Bernaola, Mari Jose Garc¨ªa, Raquel D¨ªez eta Antxoka Uriak irabazi dute. "Lehenengo hamarren artean amaitzea gustura egotekoa zela pentsatuz" joan zirela onartzen dute. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso eta Komunikazio Zientzien fakultatean dagoen E Media enpresan lan egiten dute. Bertan egiten dituzte praktikak taldekide guztiek, sistema oso erraza delarik: beteranoek ikasle berriei irakasten diete, eta oso erakunde ezberdinetatik jasotzen diren eskaerak egiten doaz denak batera. Zazpi gazte lan bila EHUko ikasleek lorturiko beste saria hirukote batek diseinatutako marketin kanpaina baten emaitza da; helburua, alegiazko kafe enpresa batek antolatutako kurtsora joan zitezen, hostalariak animatzea zelarik. Komertzio Elektroniko eta Marketin Zuzeneko Espainiako Federazioak antolatzen duen lehiaketa da Idoia Gonz¨¢lez, Nerea Irizar eta Gorka Goikoetxeak irabazi dutena. Hiruen artean zozketatu beharreko masterra izan da saria, azkenean Nerea Irizar izan delarik zorionekoa. Laister, lan eske, publizitate agentziak bisitatzen hasiko dira zazpi ikasle hauek, eta lortu berri dituzten bi sariak beraien curriculumaren zutabe edo oinarri izango direnaren esperantza dute. Izan ere, Euskadin publizitatearen munduan lan egitea "oso zaila" dela diote. Enpresa gutxi dago eta praktikak are eta urriagoak dira. Gazte guzti hauen arabera, irakasleen aldetik izan duten laguntza eta babesa txikiegia izan da. "Ez digute oztoporik jartzen, baina gehiengo batek ez gaitu ezertxoere animatu" dio D¨ªez-ek. Joseba Etxeberria salbuespen bakarra da. Maisu hau da taldeetako batek lehiaketan parte hartu izanaren arduradun nagusia; ikasleak animatzeaz eta laguntzeaz gain, oinarrien berri eman baitzien. Komunikazio Zientzietako dekanotza ia ia garaileak bezain gustura dago sariekin. Luc¨ªa Mart¨ªnez dekanordeak dioenez garaipen hauek fakultateak duen "mailaren adierazgarri" dira.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.