Erakusketa barrutik
Nire burua ikusten dut Deustuko Unibertsitatera gazte-gazterik heltzen. Izeko-osaba batzuren pisura joan nintzen lehen egunetan. Etxe hura Aresti bizi zen kalean zegoen, eta ni ezer jakin barik. Udazken eguzkitsuko arratsaldeetan parkera abiatzen nintzen liburu bat eskuetan harturik. Harri eta herri deitzen zen eta horrela ikasi nuen Bilbao maitatzen. Arestik eman behar zuen hitzaldi batera joan nintzen urte hartan. Ikaragarrizko istilua sortu zen aretoan. Oihuen, zaraten, txaloen oroimen iluna geratu zait. Ez nuen hori guztia ulertu, baina aretoan gertatu zena ulertzeko ahalegina da erakusketa honen aurreko lana. Jakin badakit Arestiren alabarekin lan eginez gero, aldatu egin dugula, egin nahi dugula, Arestiren irudia, aitaren irudira hurbildu garela, poetaren irudia ahaztu gabe. Aresti irripartsu, etxe barne-bizian agertzen da. Alde pribatua begiratuz hasten da erakusketa. Baina ezin da hemendik inpresio faltsurik atera. Ikusleak bere inguru historiko latzetan bizi izan zuen Arestiren irudiarekin bukatuko du.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.