Ezusteko bira
Jazz musikari askoren ametsa bere izena nazioarteko jaialdietako karteletan ikustea da. Bi gazte gasteiztarren ametsa bete da uda honetan. Europako Jazz Jaialdien Erakundeak gonbidatuta, zortzi hiritan izan dira eta munduko izarrik handienen ondoan jotzeko aukera izan dute. Esperientzia ezinhobea izan da eta lan egiteko gogoaz etorri dira etxera. "Jaialdi hauetan jotzen duten musikari gehienek maila ikaragarria dute. Kontzertuak ikusteko genituen eta "teknika hori ikasi behar dugu" edo "hori ere guk egin dezakegu" esaten genion elkarri", dio Daniel Yacar¨¦k. Pablo Mart¨ªn kontrabaxujolea eta Yacar¨¦ pianojoleak (Oiartzabal da bere benetako abizena, baina musika klasikoa jotzerakoan besterik ez du erabiltzen) ez dute orain urtebete sortu zitzaien aukera alperrik galdu. Europako jazz jaialdietako arduradunek Gasteizen egin zuten bileran izan zen. Bertako taldeak ezagutu asmoz deitu zieten eta emanaldi txikia egin zezaten eskatu. Estiloa gustatu zitzaien, antza, eta uste baino gehiago luzatu zen kontzertua. Gero etorri zena ez zuen inork espero. Zortzi jaialditan jotzea eskaini zieten. Vienne (Frantzia), Montreux (Suitza), Viena, Hagan, Unbria (Italia), Molde (Norvegia), Pori (Finlandia) eta Estokolmon ezagutu dituzte bikotearen doinu "delikatu eta dotoreak", beraiek azaltzen dutenez. Bira honetarako jazzman ezagunen partiturak aukeratu dituzte: Duke Wellington, John Coltrane, Charlie Parker eta Herbie Hancok, besteak beste; beraiek idatzitako zenbaitekin batera. Gazteak badira ere, curr¨ªculum zabala dute. Azken urteotan Vienan bizi izan dira eta musika klasikoa ikasi dute han 90ean elkar ezagutu zutenetik hainbat taldetan parte hartu dute. Mart¨ªn Madrilen ikasten ari da orain eta Espainiako Gazte Orkestra Nazionaleko kide izan zen 96tik 98ra. Dena den, bira honetan ikusitakoak harritu egin ditu. Adibidez, Hagan "hamar kontzertu egon daitezke aldi berean", dio Yacar¨¦k, "gu jotzen ari ginela Pat Metheny zegoen beste eszenatoki batean. Hemen egiten diren jaialdi erraldoien antzekoa zen, baina jazz taldeekin bakarrik. Sarrera erosi, eta hamaika emanaldi duzu aukeratzeko. Ez dut sekula horrelakorik ikusi". Gazteek beste herrialde batzutan duten maila ezagutzeko aukera izan dute. Eta ondorio argia atera dute: gazteen artean ere maila oso altua da. "Munstro gazteek onenekin batera jotzen dute". Bestelakoan, amerikarrak dira jaun eta jabe mundu honetan. Horren arrazoiak zein izan daitezkeen ere somatu dute. Adibidez Estokolmon kalean jotzen ari zen big-band bateko tronboijolea ikustean. "12 urte besterik ez zituen izango, eta ez zuen ongi jotzen, teknika aldetik gabeziak zituela begi bistakoa baitzen. Baina beste zerbait bazuen. Swing edo felling esaten den hori. Nabaritzen zen amonak blues-a abesten ziola txikitan. Horren kontra ezin da borrokatu". Aldiz, europar musikarien formakuntza klasikoa amerikarrena baino hobea omen da. Bikotearen hurrengo proiektua estudioan sartu eta diskoa grabatzea da. Jaialdietara bidaliko dute egunen batean kartelean beraien izena hizki handiz agertuko den itxaropenarekin.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.