"Itzulpenak beharrezkoak dira"
Dudarik gabe, guzti honetan zeresan handiena dutenak argitaletxeak dira. Orain urte batzuk ia itzulpenik egiten ez zen arren, gaur egun konturatu dira beharrezkoa dela beste hizkuntza batzuetako idazleen berri izatea euskaraz, honek euskararen normaltasunaren bide ona adierazten baitu. Guztiek aipatzen dute mota honetako liburuek euskal irakurleengan duten aurriritzi ezkorrak baldintzatu egiten duela beraien lana. Alberdania argitaletxeko Inazio Mugikaren ustez, "apurka-apurka fama txar hau diluitzen ari da eta jendeak gero eta hobeto onartzen ditu liburu hauek".
Bestalde, Erein argitaletxeko Pello Elsaburuk idazteko teknika aipatzen du: "irakurleak konturatu dira ez dela euskara teknikoegia, zailegia, hasiera batean agian gertatzen zen moduan. Dagoeneko, ez dute euskarazko liburu bat eta itzulitako baten arteko ezberdintasunik nabaritzen, eta hori ona da".
Egun publikatutako titulu gehienak gazteei zuzenduta daude, portzentai handiegian itzultzaile batzuen ustez, zeren eta gaztetxo horiek, behin mota horretako liburuak irakurtzera ohitu eta gero, hasterakoan ez dute aurkitzen gustuko duten libururik. Hori dela eta, agian, egokia litzateke orain arte ukitu ez diren literatur sailak jorratzea. Duela gutxi hasi dira nobela erotiko, beldurrezko edota eleberri arrosekin lanean. Orain arte ezinezkoa zen best sellerrak euskaraz irakurtzea, eta beraz, liburu horretan interesa zuenak gaztelaniaz irakurtzen zuen, nahitaez.
Merkatu txikia izateak, noski, garrantzia du argitaletxeengan, baina hau handitu ezin daitekeenez, formulak bilatu beharko dira itzulpenek beren tokitxoa izateko. Bakoitzak bere usteak eta proiektuak ditu, baina guztiak bat datoz puntu batean: hizkuntza normalizatu batek itzulpen politika koherente baten beharra du.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.