Amets egiteko gonbitea
Errukigabeak diren gitarrajole eta eztarria urratzerakoan zalantza izpirik izaten ez duten abeslarien egungo panoraman, euskal rock erradikalaren herentzia diren oinarri zaratatsu eta giza eta politika mailako mezu konprometituez kutsatutako gure eszenatoki honetan Mikel Telleria bezalako artista baten agerpena zoriontzeko moduko albistea da. Musikari gipuzkoar honek (sortzez Idiazabalgoa da, baina azken urteak Gasteizen egin ditu) amets egiteko gonbitea luzatzen digu; denbora gelditu eta inguratzen gaituenaz gozatzera, alegia. Guzti hori, eszenatokien aldaketa hipotetiko horien inguruan espekulazio behartuak egitea alde batera utziz. Honelakoa da Deklarazioa (Gaztelupeko Hotsak), Telleriaren estreinaldia, pentsamolde irekia dutenentzat biziraupen gidaliburua.Konpositore, abeslari, aho-soinu eta gitarrajole honen diskoaren aurkezpenerako aukeratu den diseinuan txuria eta beltza dira nagusitzen diren bi koloreak. Diskoak jasotzen duen liburuxkak, berriz, euskaraz grabatu diren 12 abestien itzulpena dator (gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez). Era honetan, poesiaren eragina duten testu hauetara iristea errazagoa da guztiontzat. Abesti hauetan, esaterako, Telleriak lotura guztiak apurtu eta norabide jakinik ez duten lainoen unibertso ukiezinean galtzera proposatzen digu; gaurko egun hauen martxa zoroaz ahaztu eta denboraren izaera iragankorraren alegoria den amaierarik ez duten itsasontzien bidaietan murgiltzea, alegia.
Mikel Telleriaren lehen disko honen kanpoko itxura iluna dela dirudien arren, ez da gauza bera gertatzen barruko edukiarekin. Bere lanak egungo doinuek duten oinarri nagusienen argitasuna du. Gainera, diskoak jasotzen dituen kolaborazioak guztiz nabarmentzekoak dira: Betagarri-ren bateriajolea, jazz mundutik datorren Koldo Uriarte teklista eta Nekez taldearen gitarrajolea. Guztien artean, pop-rock kutsuko doinu neurtua lortu dute. Guzti horrekin batera, Telleriak berak aho-soinua jotzen duen bakoitzean ipar-amerikako musika tradizionalari egiten zaion erreferentzia ere jasotzen da, derrigorrez Bob Dylan datorrelarik kanta horietan gogora.
Horrelakoa da, azken finean, kantautore gipuzkoarraren Deklarazioa izeneko aurkezpen lana. Bere diskoetxearen arduradunaren adierazpenen arabera, Mikel Telleria "duela bi urte inguru hasi zen abesten seriotasunez". Mimetismotik urrundu eta freskotasun beharra duen arlo honentzat, beraz, bizigarri berria.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.