Ttakun eta buleriak; kontrastea bertute denean
"Flamenkoak berezkoa du fusioak egiteko joera. Errege katolikoek moriskoak egotzi zituztenean, haietako asko ijitoekin batera geratu ziren; horregatik mestizaia ikaragarria dago flamenkoa. Inbasioak eta jende asko igaro da geroztik Andaluziatik". Ch¨²a Albak ez du zalantzarik: odoletan daraman musikak beste edozein doinurekin nahas daiteke berezko sentimendu eta ezaugarriak galdu gabe, "gauzak ondo edo barrutik egiten badira".Hori dela eta ez du inolako konplexurik bere konpainian doinu andaluziarrak txalapartaren erritmoaz janzteko. Horretaz Anandalan taldea arduratzen da. Koktelak hain emaitza onak izateak badu beste sekreturik, ostera. "Lagun taldea gara eta hori igarri egiten da taula gainetan; flamenkoa sentimendu hutsa da eta ondo ez bagina moldatuko jendea berehala ohartuko litzateke horretaz".
Anartz Iturriotz Anandalan-eko kideak ez du ezer arrarorik ikusten nahasketa horretan eta beste estiloetan egiten diren fusioekin parekatzen du bere taldeak egiten duena. "Aldea global honetan nahasketa da eboluzioaren oinarria; berdin egin da beste estilo batzuekin: rock-a, heavy-a edo musika zeltarra"
Egokitzeko ahalegina
Ch¨²a Albaren taldean jo ahal izateko aparteko ahalegina egin behar izan du, beste taldekide batzuek berezkoa dutena, haiek duendea esaten duten hori, bereganatzeko. Adibide grafiko baten bidez azaltzen du zer esan nahi duen: trikitixa entzuten ohituta ez daudenentzat, pieza guztiek berdintsu jo dezakete; "aldiz, guk badakigu fandangoa eta biribilketa desberdinak direla, nahiz eta erritmoari dagokionez berdintsuak izan". Lehenengo entseguetan lanak izan zituzten buleria eta enparauen arteko desberdintasunak ikasten. "Apurka-apurka egokitzen gabiltza", dio.
Esperimentuak elkar ezagutzeko aukera eman die biei. "Txalaparta", dio Ch¨²a Albak, "ikaragarria da; nik ez nuke esango euskal doinuak hotzak direnik, alderantziz, tresna horren soinua entzuten dudanean zerbait mugiarazten dit barruan". Txalapartariak "mundu berri bat" ezagutu duela aitortzen du. "Iaz Donostiako Feria de Abril-en jo genuen; Centro Andaluz askotan ere izan gara eta Espainiako jendearekin egoteko aukera izan dute, baina beste ikuspegi batetik; aberasgarria izan da niretzat"
De Caj¨®n talde bilbotarrak, aldiz, aurretik arrakasta izan duen formula erabiltzen du. Rock eta pop-a uztartzen dituzte flamenkoarekin, Pata Negra, Veneno eta Ketama-k, beste batzuen artean, egin duten antzera. Dena den, errezeta hori ez da nahikoa salmenta zerrendetan gora egiteko. Lan bakarra dute merkatuan eta laster Gasteizko estudio batean sartuko dira beste grabazioa egitera. "Gero diskoetxeetatik mugituko dugu. Zoritxarrez hemen egiten dituzten programazioetan ez dira gurekin gogoratzen".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.