Kontu zaharrak hizpide
Unzuetak John Kennedy oinarri duen liburua aurkeztu duen bitartean, Eva Garc¨¦s-ek euskal ohiturak islatu ditu
Zorte ona
Urteroko legeari eutsiz, udako atsedenaldia amaitua, eta pixkanaka-pixkanaka bada ere, argitaletxeek euren lan berriak aurkeztu dituzte azken asteotan. Momentuz, uzta ez da mamitsua izan, liburu gehientsuenetan aspaldiko kontuak hizpide direlarik.Eva Garc¨¦s ilustratzaileak (Donostia, 1972), esaterako, bere lehen liburua aurkeztu berri du, Euskal labirintuak eta pasadizoak deiturikoa, hain zuzen. Egilearen ogibidea kontutan hartuta, lan honetan irudia ez dago testuaren menpe. Euskal ohitura eta kulturaren pasadizo nabarmenenak dira liburuak hitz eta irudien bidez aurkezten dituenak, baina umore puntu batekin beti ere.
Gaztetxoentzat
Egile ororen estreinako urratsak guztiz nekezak izaten diren arren, Eva Garc¨¦s-ek bere lehen liburua kaleratzerakoan oso zorte ona izan duela onartzen du. "Kazetarioi esker sortu zitzaidan liburu hau kaleratzeko aukera", dio berak. Emakumea oinarri zuen Donostiako Udalak antolatu lehiaketa irabazi eta gero, Telenorte-ko kazetari eta kameralariak Garc¨¦s-en estudiora joan ziren, bertan bere lan egiteko modua jaso, eta aldi berean, ilustrazioak irudietan jasotzeko. Grabatutako irudiak telebistaz eman zituzten, eta orduan, bere gozamenerako, Gasteizko editore baten deia jaso zuen. "Nire ilustrazioak oso gustukoak zituela esan zidan", adierazi du Garc¨¦sek, "eta hauek liburu batean jasotzeko aukera luzatu zidan".Ilustratzaile donostiarrak badaki berari gertatu zaiona ez dela eguneroko kontua izaten. "Ez da oso normala; hori badakit", onartzen du Evak. "Kasu honetan, editorea bera izan da nire atzetik aritu dena, nire atera deitu duena, eta gainera, liburua osatzerakoan askatasun osoa eman didana. Dirua berak jarri du, bera da arriskatu dena, eta hori ez da arlo honetan askotan gertatzen den zerbait".
Testuak euskaraz idatzita daude, eta ilustrazioetan emakumezkoa da etengabe errepikatzen den irudia. Arrazoi berezirik ez dago Eva Garc¨¦s-en esanetan; agian, emakumea irudikatzekoan "gusturago" sentitzen dela, hauek euskal gizartean betidanik izan duten garrantziarekin batera.
Humberto Unzuetak (Gernika-Lumo, 1967), bere aldetik, Kennedy kaleratu du, Elkarlanean argitaletxearen biografiak sailean jasotzen den azken lana, hain zuzen. "Mitoaren atzean zer zegoen arakatzen saiatu naiz", adierazi du egileak liburua aurkeztu zen egunean.
Unzuetak John Fitzgerald Kennedy, politika egiteko moduari dagokionez, aitzindaria izan zela nabarmentzen du. "Bera izan zen telebistari etekina ateratzen jakin izan zuen lehen politikaria", zehazten du. "Marketin-ari esker, politika egiteko modu berri bat aurreratu zuen, gaur egun indarrean dagoena, gainera".
Egileak, azkenik, Kennedy presidentearen kontraesanak ere agerian utzi nahi izan ditu, politikari honek zuen mezu progresista eta liberala eta praktikan erakutsi zuen politikaren artekoa aipatuz.
Aizkorri argitaletxeak, azkenik, etxeko gaztetxoenentzat bideratutako hiru liburu argitaratu ditu azken egunotan. Hugo da Karlos Linazasorok (Tolosa, 1962) idatzi duen liburuaren izenburua. Bere bizitzan lehenengo aldiz bere logelatik kanpora lo egin behar duen mutiko bat da protagonista. Gogo txarrez, bere amonaren etxean pasako du gaua Hugok, bertan istorio misteriotsu bat biziko duelarik.Linazasororen lanarekin batera, Pello A?orgak (Oiartzun, 1962) Bide magikoa aurkeztu du, Mari Jose Kerejetak Deabru jaun maitea, Christine N?stlinger austriarraren lana, itzuli duelarik.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.