400 urteko tradizioa
"Harizko instrumentu eramangarriak (gitarra, biolina, eta abar) egiten duen pertsona". Hala definitzen du hiztegiak luthier hitza. Definizio horren atzean Italian sortutako bost mendeko tradizioa dago. Luthier hitza lutha izeneko instrumentutik dator, biolina sortu aurretik erabiltzen zen harizko musika trenatik, alegia. Andrea Amati Cremonako artisaua jotzen dute aditu gehienek "lutheriaren aitatzat", biolina asmatu zuenaren izena zehatz-mehatz jakiterik ez badago ere. Amatiri buruzko datu gutxi dago artxibategietan (1502 aldera jaio eta 1580 urtearen inguruan hil zela uste dute ikerlariek), eta hark egindako lanaren fruituak desagertuz joan dira. Gaur egun, aleren bat edo beste baino ez da gordetzen Europako zenbait museotan, besteak beste Oxford-eko Ashmolean Museum-en 1564an egindako biolin txikia dago.
Belaunaldiz-belaunaldi Amatitarrek eutsi egin zioten familiaren tradizioari. Nicol¨® Amati (1596-1684), aurrekoaren iloba, izan zen familiako fabrikatzailerik onena. Haren ikasle batek, Antonio Stradivarik, eraman zuen gorengo mailara biolinak egiteko artea, Cremonako eskolako beste artisau handi batekin batera: Giuseppe Guarneri.
Antonio Stradivarik (Stradivarius, abizena latinera egokitu zuenean) 1700 aldera egin zituen historiako biolinik onenak, oraindik ere bakarlari eta orkestrarik handienek erabiltzen dituztenak. Askoren biolinak egiteko erabiltzen zituen osagai sekretuetan datza Cremonako artisau handiaren arrakasta, oraindik inork ez baitu hark lortutako maila gainditu. Beste batzuen iritziz, berriz, ez dago halako sekreturik: Stradivari artisau bikaina zen eta inork baino hobeto menderatzen zuen egurra lantzeko artea. Gaur egun, 300 milioi pezetaraino ordaintzen dira Cremonako maisu handiak egindako biolin batengatik. Eta hori instrumentua saltzeko prest dagoen norbait aurkituz gero.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.