Stradivariusen ikasleak
Garestiak
Lutheria eskola ipintzen duen atearen atzean ez da XVI. mendeko teologo erreformatzaile baten pentsamendua irakasten, harizko instrumentua egiteko artea baizik. Izan ere, arte izena besterik ez du merezi itxurarik gabeko egur zati batetik, bi hilabeteko lanaren ondoren, biolinik finenak ateratzeko gaitasuna duenaren jarduera.Bilboko General Concha kalean Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioak duen egoitzaren bosgarren solairuan dago aipatu atea. Sartzerakoan egur, berniz eta kolaren usain sarkorra nahasten dira. Kontserbatorioaren atal honek Lutheriako artisau praktikak du izen ofiziala. Bertan harizko instrumentua egiteko azken 400 urteotan erabili diren teknikak irakasten dituzte, beste alor batzutan ez bezala, aurrerapen teknikoek ez baitute gainditu XVI. mendeko luthier handien maila. Estatuan ikasketa hauek ematen dituen eskola bakarra izan da orain gutxi arte. 1997an beste bat zabaldu zuten Sevillako kontserbatorioan. Ofizialak izan arren, ikasketok arautu gabe daude oraindik.
"Pazientzia izatea, eta ogibidea eta egurra ezagutzea" dira luthier onek izan beharreko ezaugarri nagusiak, Javier Guraya irakaslearen hitzetan. "Luthier onek badakite egur zatia hartzean zer egin behar duten berorrekin instrumentu ona egiteko". Ez omen da ezinbestekoa musika ikasketarik izatea, nahiz eta egiten ari zaren biolina jotzen ez jakiteak "pena pixka bat" ematen duen. "Jotzen jakitea lagungarri izan daiteke, baina ez zara bi gauzetara heltzen. Musika ikasteko sartuko zenituzkeen orduak besteari kenduko zenizkioke".
Artisau batek egindako biolinak 450.000 pezeta kostatzen dira gutxienez eta hiru milioi pezetaraino ordaintzen dira izen handiko luthier-ek egindakoak; kontuan hartu behar da hilabete eta erdiko lana behar dela biolin bakarra egiteko, eta erabiltzen diren materialak (astigar egurra, besteak beste) oso garestiak direla.Zurgin tresnez betetako gelan irakaslea eta ikasleak arretaz aztertzen ari dira tornuetan lotutako piezak: milimetro bateko akatsak eragina izan dezake instrumentuaren sonoritatean. Atal horretan kontserbatorioko akustika sailaren laguntza dute. Teknologia berriek ematen dituzten aukera berriak baliatuz, pieza guztien barne konposizioa eta soinu ezaugarriak analizatzen dituzte kontserbatorioko adituek.
Lau urteko ikasketak amaituta, instrumentugintzaz bizitzea ez da batere erraza. Tailerrik onenak Ingalaterra, Frantzia eta Italian daude, eta luthiergaiek ogibide honekin urteak eman dituen artisau batekin osatu behar dituzte kontserbatorioan jasotako ezagutzak. Hain zuzen ere, hori da ikasleek aurkitzen duten zailtasunik handiena, gehienetan atzerrira joan behar izaten baitute. "Aukera bat instrumentuak konpontzen dituen tailer batean lan egitea da", dio Gurayak.
Dena den, profesionalik onenek aurrera egiten dute. "Faktore asko daude: egurra, beste materialak... Baina luthier onek instrumentu onak egiten dituzte egurra eskasa bada ere. Sukaldaritzan bezala gertatzen da: osagarriek badute garrantzia, baina sukaldari on batek plater ona egin dezake legatz izoztuarekin".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.