'Anaia txikiak', 18 urte Azpeitian
Aresti gogoan
Euskal antzerkigintzaren erakusleihoak zabaldu ditu ateak. Antzerkigintza profesional, amateur zein gazteak urteroko hitzordua du egunotan Azpeitian. Abenduaren 21a bitartean, Euskadiko XVIII. Euskal Antzerki Topaketak hamar bat antzerki emanaldi erakutsiko ditu, bestelako hainbat ekitaldirekin batera, eta beti ere aurten antolatzaileen gorazarrea jasoko duen Gabriel Aresti poeta handiaren begiradapean. Aurtengo egitaraua oparoa da oso, urteen joan etorriaz Azpeitian euskal antzerkigintzak duen txokoa indartu denaren seinale. Mar¨ªa Pilar Arrieta ekimenaren antolatzaileak azaldu duenez, "aurten aurreko urteetan baino euskarazko antzerki lan gehiagorekin egin dugu topo. Hori ikusita asko poztu gara, gure xedea Azpeitiara ahalik eta lan gehien ekartzea delako". Antzerkigintza amateur-aren presentzia, berriz, txikiagoa da aurten, "lan berriak izan ez direlako", Arrietaren esanetan. Dena den, bere aburuz, "ezin da ahaztu Azpeitiak eta bere lehiaketak berebiziko garrantzia eman izan diola beti amateur mailari". "Dirulaguntzak daude", gaineratzen du Arrietak, "eta lan berriekin datozen talde guztiek beti jasotzen dute produkziorako laguntza berezia".
Talde profesionalen obra ezagunen euskarazko bertsioen lau estreinaldi, -Emakumearen zapatak, Agureok ez genuke maitemindu behar, Emazteak kapelarekin nahastu zuen gizona eta Baserria zartzuela-, Zurriolako Antzerki Eskolako talde amateur baten obraren estreinaldia, eta antzerkizaletasuna eskoletan bultzatzea helburu duten topaketek osatzen dute, besteak beste, aurtengo egitaraua.
Ildo honetan, euskara bultzatzea, antzerki lanak euskaraz sortzea, euskaldun antzezle eta autoreak bultzatu eta laguntzea, eta antzerkigintza gazteari toki bat eskaintzea dira, aldi berean, adin-nagusitasuna lortu berri duen ekimenaren helburu nagusiak. "Antzerkigintza gazteak helburu sakonak ditu bere barnean, txikitatik antzerki heziketa bultzatuz gero, sormena eta zaletasuna pizten delako", agertu du Arrietak. Halaber, Zurriolako Antzerki eskolako talde batek hil honen 16an estreinatuko duen Gure haurtzaroko lorategia-k antzerkigintza amateur-a kalitate onekoa ez den ustea bertan behera utzi nahi du, antzerki ez profesionala ona eta modernoa, gaurkoa, izan daitekeela erakutsiz.
1989tik aurrera, Azpeitiko topaketek urtero antzerkiarekin lotura duen pertsona ezagun bat omentzen dute. Aurten Gabriel Aresti poeta bilbotarraren txanda izango da, haren heriotzaren 25. urteurrena betetzen baita. Hilaren 25ean, Azpeitiko udaletxearen areto nagusiak Eugenio Arozenak prestatu duen liburuaren aurkezpena jasoko du. Idazlearen bi antzezlan jasotzen duen lana poeta handiaren inguruan antolatu den irrati-lehiaketan zotz egingo da. Omenaldi berean, eta Gabriel Arestiren inguruko erakusketaz gain, Maskarada talde bilbotarrak Kaio luma zikina antzezlan bereziaren zati bat taularatuko du. Ondoren, gau partean obra guztia oholtzara eramango dute. "Arestiren hainbat testu erabiliz saiatzen gara haren lanari errepaso txiki bat egiten", azaldu du zentzu honetan Mikel Mart¨ªnez Maskarada taldeko kideak. "Aresti nolakoa zen, ze kezka zituen eta zer-nolako giroan bizi eta mugitu zen azaleratzen saiatu gara", gaineratu du. Horretarako, idazlearen hainbat poesia, gutun eta saiakera aukeratu dituzte, haren pertsona eta lana erakusteko helburuarekin.
Euskarazko antzerkigintzaren erreferentzia bilakatu diren topaketok lan dezente eskainiko ditu egunotan. Besteak beste, Bederen 1 konpainia gipuzkoarraren Lauren eta Hardy Zerura bidean eta Agureok ez genuke maitemindu behar hilaren 18an eta abenduaren 1ean ikusteko aukera izango da. Hil honen 27an, aldiz, Dar Dar produkzioak taldearen Alizia bitxikerien lurraldean antzezlana izango da ikusgai. Trapu Zaharraren kale antzerkia eta Baserria zartzuela, azkenik, hilaren 16an eskainiko dira. Aipatzekoa da, ildo honetan, urteetako atsedenaldiaren ondoren, Inazio Tolosa eta Patxi Santamar¨ªa Bederen 1-eko kideak, arnas berrituta, taulara igoko direla berriz ere.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.