Gutiziaren 29 ahots
Gai hori oinarritzat hartuta, emakume idazle askoren ipuinak argitaratu ditu Txalapartak
"Diskriminazio positiboa"
Iaz zenbait emakume bildu ziren Arizkungo baserri batean. Gehienek literaturaren munduan zehar isolaturik ibiltzearen sentsazioa zuten, eta, beraz, elkar ezagutu, beraien kezkak azaleratuz hausnarketa gunea sortu eta elkarri laguntzeko erabakiz batzea adostu zuten.Lehen bileretako asmoa eta erabakia gutiziak gaia hartuta ipuin bana idaztearena izan zen, ondoren argitara emateko xedez. Hala, Emakume Idazleen Lantaldearen ekimenez, 29 euskal idazleren gutiziek arnasa hartu dute orain Txalapartak argitaratu liburuan. Miren Agur Meabek azaldu duenez, "ikusten genuen beharrezkoa zela ekintza konkretu bat bideak pixka bat zabaltzeko. Azken finean, liburua gure hausnarketaren fruitua da".
Izen handiko idazleek, idazle ezezagunagoek eta erabat ezezagunek, guztiek jaso zuten Gutiziak liburuan esku hartzeko gonbitea. Baiezko zabala jaso arren, liburuaren ahots guztiak emakumezkoenak izateak arras diferenteak diren hausnarketak piztu ditu. Goizalde Landabasoren hitzetan, esaterako, "Euskal Herrian gauza gehiegi daude banatzen gaituztenak, eta banatu baino batuko gaituzten gauzak egitea beharrezko ikusten dut. Liburua emakumeen ghetto-a egitea izan liteke. Nire ustez, egin beharko litzateke horrelako lan bat idazle gazteekin eta ez emakumeekin. Idazle belaunaldi berria ateratzen ari da, oso indartsua eta horri begirada sakona eman beharko litzaioke".
"Denak emakumeak izatea diskriminazio positiboa dela uste dut", azaldu du bere aldetik Laura Mintegik. Bere esanetan, "elkar ezagutzeko arrazoi bat izan da. Agian, bertan parte hartu dugun idazle batzuk ez genuen liburuaren beharra sentitzen, baina bultzatzaileen ideiarekiko errespetuz onartu dugu". Jasone Osororentzat, berriz, emakume idazle dezente dagoela erakusteko balio du liburuak: "Emakume idazleok ere existitzen garen prozesu horren normalizazioan aurrerapausotzat jo daiteke".Emakume idazleak betidanik entzun behar izan du emakume eta idazle izatearen etiketa, nahiz eta funtsean gizon idazle batek izan ditzakeen kezka berak izan. Goizalde Landabasoren aburuz, "emakume idazle euskaldun batek ez du arazorik izan behar emakume izateagatik, baizik eta idazle euskaldun izateagatik izan ditzake kezkak. Nik gauza gehiago dut amankomunean 25-30 urteko gizon batekin 50 urteko emakume batekin baino".
Gutiziak liburuaren inguruan biltzeko lau arrazoi aipatu izan dira: emakumeen arteko hausnarketa, elkartasuna edo konplizitatea, kalitate literarioaren aldeko aldarrikapena eta zailtasunen garaipena. Ildo horretan, Jasone Osorok positibotzat jo du emakume idazleen taldea egotea. "Bizi dugun egoera anormal honengatik dugu emakume batzuk bildu eta elkar ezagutzeko gogoa. Gizonezkoek ez dute elkartu beharrik, elkarteko bileretara nahi duen guztia joaten delako, eta gehienak gizonezkoak direlako. Beraz, talde baten barruan identitate bat bilatzeko beharraz ari gara", zehaztu du. "Nire ustez, emakume talde bat ez da talde banatzailea; haatik, integratzailea da".
Euskal literaturan emakumezko idazle gutxi edo ezkutuan dauden ustea baztertuz, ibilbide, adin eta estilo ezberdinen bilgune izan da Gutiziak. Meabe, Osoro eta Yolanda Arrietaren irudiko, hasierako asmo hori bete du liburuak: "Erakusleiho bat da, ez osoa baina nahiko zabala. Oso panoramika polita ematen du, bai kantitatea zein barietatearen aldetik ere. Orain ezezagunak diren beste emakume idazle horiek plazaratzen lagunduko balu, aurrerapausotzat har genezake liburu hau".
Ez dira denak, hala ere, taldeak sortzearen aldekoak, askotan aipatzen den emakumeen arteko konplizitate horren izana ezbaian jartzen baitute. "Emakume Idazleen Lantaldeari dagokionez, ni ez naiz taldetxoak sortzearen aldekoa", dio Mintegik. "Bestalde, nik ez dut inoiz oztoporik jarriko. Askoz ere konplizitate gehiago aurki dezaket hainbat arlotan gizonezko batekin beste emakume batekin baino; estilo edo ideologia sozial-politikoan, esaterako. Egia da emakume guztien artean bestelako faktore bereziak daudela, baina askotan faktore horiek gizarteak berak inposatutakoak direla ikusten dugu", gaineratu du.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.