Liburua eta baliabide teknikoak
Txikia nintzenean, ez zegoen aparailu handirik gure etxeetan. Gogoan dut nola heldu zen lehen magnetofoia gurera, eta nolako harridura sortu zuen gure ahotsa aparailu hartatik irteten entzuteak. Gure ahotsa zen, bai, baina desberdina, bazuen gurearen antzik soinuan, baina ez zen gurea guztiz, tinbre metalikoa zuen, kobre zaporekoa. Bazen eta ez zen. Ordura arte zuzen entzuten genituen kantak, baina laster hasi ziren elizetan mikrofonoak eta bozgorailuak jartzen. Aitak bozgorailuen bidez kantatzen zuena ez zela kantari ona esaten zigun, eta ahoz gorako kanta eta eztarriaren indarra estimatzen zituen. Baina, ai! tenoreak galdu ziren. Eta mundua aldatzen zihoala ikasi genuen.Euskal poesia euskal kantarien ahotan entzun nuenen artekoa naiz ni. Lertxundi, Lete eta Valverderen ahotsetan ezagutu nituen Lizardi, Lauaxeta, euskal literaturako eskolarik ez zen artean. Ordurako tokadiskoa genuen etxean, eta lehen magnetofoi hura sitsek janda, edo herdoilak horitua galdu genuen bazterren batean.
Askotan gogoratu dut kantarien eragin horrek zer nolako garrantzia izan zuen euskal poesia -zaharra eta modernoa- ezagutarazteko orduan. Gaur ere halaxe omen da, badira poetak kantari izatera igaro dutenak (Morau, Serrano), badira egileak kantariekin batera lan egiten dutenak, eta maite dut pentsatzea gaurko gazteek poesia musikaren eta kantarien bidez maitatzen ikasten dutela.
Musika eta poesia batera joan dira besotik. Baina berri gehiago dira oraindik. Badira CD gisa agerturiko poeten ahotsak (Gandiagaren hitza horrela eman zuen Ereinek), edo zinta umilean egindako saioak ere izan dira gure artean (Koldo Izagirrerena, adibidez).
Nire lagun batzuk, txiroak izaki, eta nahiko diru izan ez paperezko argitarapenak egiteko, beren poema liburuak ordenadorearen disketetan zabaltzen dituzte. Irakurleak, irakurlea baita hori hartzen duena, ordenadorean sartu eta programa txiki bat zabalduz, pantailan irakur dezake lana. Era txukunean agertzen da, liburu gisa, ongi diseinatua, moldatua, orrialdeak pasatzen ariko balitz bezala dabil bere ordenadoreko pantailan irakurle teknifikatua.
Literatura irakurtzeko era berriak. Nola ez, bada? Ez dakigu oraindik, moda berrietan bukatuko duen kontu honek, eta benetan ohitu beharko dugun liburuaren ordezko molde berriotara. Jakin badakigu, liburua ez dagoela hila, eta molde berriekin batera biziko dela, badituelako beren abantailak: begirada batez ikustekoa da; oso eskuragarria; ez du argi indarrik behar; edonorakoa da; merkea...
Txikitan gure mundua aldatzen zihoan bai, baina orain abiadurak harritzen gaitu.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.