Dantza baino zerbait gehiago
XVI. mendetik hona Euskal Herrian erabilitako jantzi gehienak berreskuratu ditu Iraultza dantza taldeak
Euskal dantza aipatzearekin batera guztiei burura irudi berbera datorkigu, zuriz edo gorriz jantzitako neska edo mutila, txistu eta danbolinaren doinuen aurrean dantzan. Hala ere euskal dantzaren mundua zabala da oso eta salbuespen eta bitxikeriaz josia dago, horien artean Iraultza Dantza taldea dugu. Errenterian duela 30 urte sortua, urteek aurrera egin ahala taldearen filosofia eta helburua aldatzen joan da. Hasera batetan euskal dantzak ikasi eta hauek plazaratzea zen helburua, baina urteen poderioz, et nografia eta batez ere jantziei dagokien alorrean aditu bilakatu da taldea.
XVI. mendetik hona Euskal Herrian erabili izan diren jantzi gehientxuenen kopia eginda dauka Iraultza taldeak, horrela esanda gauza txikia dirudi baina 30 urteen buruan 400 jantzi sortu dituztela ikustea ez da txantxetako kontua.
Oinarria, jantziak egiteko oinarria, jantzi horiek ageri diren koadroak, grabatuak edo argazkiak.Eta lehenengo lana horixe da, koadroak, grabatuak eta argazkiak topatzea da. Horretarako fototeka eta argazki artxibategi ugaritan ibiliak dira Iraultza taldekoak, milaka irudi aztertu eta jantzien bila. Horietako bat topatzen dutenean , irudia ongi aztertu, oihalak nolakoak diren, zein joskera, zein bitxi duen eta jantzi bera sortzen dute.
70. Hamarkadan lana zailagoa zen, baina gaur egun informatikaren abantailei esker, eskanerra, ordenagailua eta pazientzia izanda irudi bat handitu edo argitu daiteke, lana ikaragarri erraztuz.
XVI-XVIII. mende bitarteko jantziak koadro edo eta grabatuetatik lortu dituzte, Agustin Chaho eta bere emaztearen irudien antzera. (Agustin Chaho zuberotarra zen, Parisen egin zituen ikasketak eta Aitorren mitoa berak sortu zuen). Hala ere, garai horretako irudiak topatzea zaila da ,urte asko pasa eta gauza gutxi gorde baita .
Bidaiarien deskribapenak
Mende horietako informazio gehiena idatzia da, Euskal Herria zeharkatu zuten bidaiariek egindako deskribaketak dira honakoak, Leipzing, Van Humbolt eta D'Aulnoi markesa. Aipaturiko hauek herritarrek erabiltzen zituzten jantziak deskribatzen zituzten Espainiako gainontzeko lekuetan ikusitakoekin konparatuz.
Pasaiako emakumeaz, bertako emakume arraunlariak nola jazten zuten oso zehatz deskribatu zuten. 'Batelerek aro formako belarritakoak dituzte eta kapelan lore sorta bat daramate. Nahiz eta gizon itxura izan oso apainak dira Pasaiako emakume arraunlari hauek'. Horixe da honera etorritako bidaiariek idatzita utzi zutena. Eta hori oinarritzat hartuta bateleren jantzia sortzerik izan da, esate baterako.
XIX. eta amaitu berri den XX.mendea berriz, argazkilaritzaren sorrera eta garapenari esker, aberatsa da. Gauzak horrela 3.000 argazkitik gora lortu dituzte, batzuek artxibategietatik beharrezko baimenak eskuratu ondoren, beste batzuk partikularren familia artekoen irudiak dira. Gauzak horrela baserritar jantzietan aditu bihurtu dira, bai aholkulari bezala edo eta jantziak egiteko. Geroz eta gehiago baitira 'klasikoa' bihurtu den baserritar jantzi txuri beltza alde batea utzi eta antzinako jantzietara bueltatzen ari direnak.
Ikerkuntza
Iraultza taldeak ikerkuntza arloan egiten ari den lanari etekina ateratzeko, jantzi erakusketak eta hitzaldiak antolatzen ditu, besteak beste. Hala ere, jendeak oro har interes gutxi erakusten duela diote taldean lan honetan dihardutenak.
1971. urtean dantza talderako lehen jantziak egin behar zituzten unean informazio bila hasi ziren eta mendeetan zehar euskaldunek janzkeran aberastasun handia izan dutela konturatu ziren, gainera ezezaguna zen mundu horretan lanean hasi eta konturatzerako ikasle izatetik maisu izatera pasa ziren.
Azken bi urteetan inguruko ezagunei senitartekoen argazkiak eskatzerakoan duela mende bateko jantzi originalak topatu dituzte, 'gehienak nahiko gaizki kontserbatu daude eta gaizki kontserbatu daude batez ere bi arrazoiengatik, batetik ez jakintasuna edo bestetik leku faltagatik' horixe da taldeko arduradunek diotena.
Horrela eta Iraultzaren lana ezagutuz, askok etxean gordeta zituzten jantzi horiek, taldeari, Iraultza taldeari, utzi edo eman dizkiete.
Ehundik gora dira jada taldeak dituen aurreko mendeetako jantziak eta hauek konpondu, zaindu eta behar bezala erakusgai jartzeaz aparte, jantzi bakoitzak bere fitxa dauka. Jantziari egindako fitxa honetan argazkia eta jantziaz ezagutzen diren datu gehienak biltzen dituzte .
Asko dira lortutakoak; soinekoak, kortseak, kapelak, bitxiak....batzuk aipatzearren. Jantzi hauek altxor modura dituzte, asko XIX.mende haserakoak baitira eta garai horretan zer nolako oihalak erabiltzen zituzten edo eta jostunen lana ezin hobe ikus daiteke.
30 urteko lana
Une honetan XVIII. mendea aztertzen ari dira, Apirilean dantza taldeak 30 urte beteko ditu eta ospakizun berezi horretarako Baionako Gortean egiten zen dantza berreskuratu dute. Ez da lan makala izan, garai horretako euskal konpositore baten partitura lortu, testu zaharretan agertzen diren pausuen deskribaketarekin dantza sortu eta garaiko jantziak, eta horretarako Parisetik ekarritako liburu eta irudietan oinarritu dira.
Lan hau guztia ikusita pentsa daiteke Iraultza Dantza taldea pertsona askok osatzen duela. eta esku artean dirutza mugitzen dutela.
Gauzak bestelakoak dira, taldea hogei lagunek osatzen dute eta egiten duten guztia hobby modura egina dago, hori bai, bakoitzak bere denbora eta borondate hoberena jartzen du. Lan asko egin dute, baina oraindik ere ikertzeko jantzi eta nola ez ohitura asko dagoela diote. Garai batean etxeko aiton amonak elkarrizketatzen zituzten beraiek gazteetan jazten zituztenak eta ohitura zirenak ongi baina hobeto gogoratzen zituztelako, baina XXI.mendean sartu garen honetan zaila gertatzen da, XIX.mendean bizitako norbaitekin topo egitea. Iraultza Dantza taldearentzat XX.mendea, 100 urte pasa badira ere berriegia da.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.