Euskarazko antzerki emanaldiak arrakastatsuak
Euskaraz taularatutzen diren antzerki emanaldietan geroz eta jende gehiagok parte hartzen du. Donostiako Euskararen patronatuak emandako datuak benetan adierazgarriak dira, 2.001. urteko lehenengo bi hilabeteetan 2.142 ikusle izan da euskarazko antzerkia ikusten, ia iazko urte osoan izandako ikusle kopuru bera, 2.418 ikusle izan baitziren iaz Donostian euskaraz eskainitako ikuskizunetan. Eta beste datu hau ere bai, euskaraz Donostian eskainitako azken ikuskizuneko sarrera guztiak agortu ziren.
2.000. urtean Donostian taularatu zen euskarazko antzerki lan onenak milioi t 'erdi pezetako saria jasoko du. Donostiako udalak emandako saria da, Donostiako Antzerki Saria izena daramana eta euskarazko antzerki profesionala bultzatzeko helburua daukana.
Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia Kulturak euskarazko kalitatezko antzerki lanen taularatzea eta arlo honetako profesionalen lana errekonozituko duen saria Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, martxoaren 27an, emango dute.
Zazpi dira sari hau jasotzeko aukera izango duten lanak. Guztiak talde profesionalak 2000. urtean Donostian taularatutakoak, helduentzako, euskarazko testua dutenak eta aretoetan programatutako ikuskizunak.
Maskarada taldeko Ikaro lana, Tanttaka teatroak taularatutako Ozeanoko pianista, La Tentaci¨®n-eko Ez da hain erraza, Txirene produkzioaren Birus, Hika teatroaren EuskalOFF 2050, L.26 taldearen Uztailren 4a Renon eta F¨¢brica de Teatro Imaginarioaren 8 Olibeti poetikoak. Horiek guztiak dira aurten Donostiako Antzerki Saria jasotzeko aukera izango duten antzerki lanek.
Epaimahaia
Saria zein lanak eskuratuko duen erabakiko duen epaimahaia Donostiako udaleko ordezkariez gain (Euskararen Udal Patronatuko eta Donostia Kulturako ordezkari bana) beste hauek osatuko dute: Euskal Aktoreen Batasuneko Arantxa Gurmendik, Agus P¨¦rez antzerki kritikoak, eta Josu Kamara Eskenako ordezkariak.
Esan bezala, milioi t'erdi pezetako diru saria jasoko du irabazleak, baina horrezaz gain, datorren urtean, hau da 2.002. urtean, Donostian euskarazko ikuskizun bat estreinatuko du eta baita okasio honetarako bereziki egin den oroigarria jasoko ere.
Sari honek helburu zeha-tza dauka, publikoa euskarazko antzerkia ikustera erakartzea eta zaletasuna sortzea eta horretarako kalitatezko ikuskizunak behar beharrezkoak dira, Euskararen Udal Patronatuaren esanetan.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.