Aktore lanetan 'Hasiberriak'
Martxan jarri da jada ETB-1en apiriletik aurrera ikusiko den telesail berria
Ikuslego gaztea berreskuratu, Goenkaleren jarraitzaileen fideltasuna galdu gabe. Hori da Hasiberriak telesailak duen erronka. Horretarako martxan jarri zuten pasa den urtarrilean casting erraldoia. Orain, aukeratutako bost aktoreak ezagutu dira, eta telesaileko lehen atalak martxan daude Donostian espreski moldatutako platoetan. Mikel Antero, Koldo Arrillaga, Edurne Azuara, Naiara Ainhoa Etxeberria eta Saioa Garcia dira Jokin, Galder, Lorena, Annette eta Itzi, Pausokak ETBrentzat ekoiztutako telesail honetan.
Unibertsitatea
Oraingoan, telesail ospetsuko bost gazteen bizitza berria izango da gunea, haiei ere, unibertsitatera joateko ordua iritsi baitzaie. Elene, Olga, Teresa, Julen eta Guti Donostian daude ikasten, eta arrazoi bat edo besteagatik denek bertan bizitzen bukatuko dute.
Gidoigile talde batek istorioak lantzen ditu udatik hona, eta dialogisten buru Harkaitz Cano dago 'Dialogista taldean idazle garrantzitsuak daude: Jasone Osoro, Julen Gabiria eta Jon Mu?oz itzultzailea adibidez. Gure erronka nagusia jerga bat sortzea da, eta denbora beharko dugu ikusteko honek funtzionatuko duen ala ez. Ikerketa lana dago herrietako hizkera aztertzeko. Gazte jendearen hizkerarekin konektatzea da gure helburua'.
Goenkaletik datorren Aintzane Gamizen ustetan, bi telesailen arteko ezberdintasuna 'erritmoan eta hizkuntzan dago. Sekuentziak motzagoak dira, elkarrizketak ez dira hain luzeak eta atalek erritmo handigoa dute. Hizkera ere ezberdina da, gazteok erabiltzen dugunetik gertuago dagoena'.
Naiara, Saioa, Mikel eta Edurne hasiberriak dira telebistan. 'Mundu honi buruz neukan kuriositatea baztertu dut, badakit zer den eta gustatzen zait grabaketak gogorrak diren arren. Zeren zure testuarekin zatoz, entseiuak egin, gero platoko mugimenduak, testuak bota behar dituzu... ez daukazu ia denborarik eta askotan sekuentziak jarraian egin behar dira beti pentsatuz askoz hobe egin dezakezula' Saioak dioenez.
Telesailaren zuzendari lanetan Javi Vicu?a dago eta aktoreak zuzentzerako orduan zailtasun nagusia 'aktoreek etorburua eta formazioa ezberdina dutenez, gure telesail moduari moldatu eta erritmoa egokia ematea dela' dio.
Aktore berriei buruz, ez du zalantzarik: 'helburuak gainditu dituzte eta oso pozik gaude castingeko emaitzekin. Entseiuei esker grabaketetara maila handiekin iritsi dira, eta egunero pertsonaia hobe lantzen dute eta oso pozik gaude aktoreekin'.
Baina, badira esperientziadun pertsonak ere. Martxelo Rubiok Goenkalen burututako papera berreskuratuko du 'Itxura ona dauka telesailak ilusioa ikusten dudalako inguruan. Errodatzeko era Goenkaleren antzekoa da, nahiz eta honek kolore eta erritmo gehiagorekin'.
Telesaila Goenkaleren ondoren emitituko da, beraz, prime-timean ematen diren gainerako telesail eta saioekin lehiatu beharko du. Telesailak 75 atal iraungo ditu hasiera batean, nahiz eta arduradunen helburua denboran aurrera jarraitzea den audientzien laguntzarekin.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.