Zientzia.net
Zientziarentzat euskaraz gune berezia zabaldu du Elhuyar elkarteak Interneten
Zientzia, euskara eta Internet. Guztia batera? Bai, horixe, www.zientzia.net helbidean aurkitzen da.
Zientzia eta Teknologia alorretan klasiko bat den Elhuyar elkarteak garatutako web gunea da, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Diputazioaren diru laguntzarekin.
Bost pertsonako lan taldea daukan zientzia.net ataria mota ezberdinetako berriez josita dago. Alde batetik, egunero zientziak eta teknologiak munduan eman dituen albiste nagusiak zientzia.net-en aurki daiteke, modu atseginean landuta. Gainera, eguneratutako informazio atal horretan, erdarazko (ingeles, gaztelania zein frantsesa) web guneek eskaintzen duten azken informazioetarako estekez osatuta dago.
Eta eguneroko albisteez gain, 'modan' dauden gaiak sakonean jorratuko dira. Era honetan, behi eroak edo espazio-estazioen historia modu egituratu eta ulergarrian eskaintzen saiatuko dira. Gainera, bi astetik behin, gaurkotasunezko gaiak hobeto ulertzeko dosierrak egingo dira, gai nagusiaren oinarria, bilakaera eta azken joerak azalduz.
Elhuyarren edukiaz hornitzen da zientzia.net. Dagoeneko Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren aleak 1999tik aurrerakoak sarean kontsultatu daitezke. Aurten guztira 57 ale digitalizatzea espero da. 1995.eko urtarrilatik 1999.eko urria bitartean; eta datorren urterako zientzia-gai desberdinetako 2500 artikulu berri baino gehiago eskainiko dira Internet bidez.
Azken bi zenbakietako artikulu laburrak ere kontsultatu ahal izango diren arren, artikulu nagusietako informazioa mugatuta agertuko da eta irakurtzeko era bakarra paperean argitaratutako aldizkaria izango da.
Aurrekoaz gain, beste hainbat atal daude: eguneko argazkia, dagokion azalpenarekin, Euskal Herrian emango diren ekitaldi, azoka, hitzaldi, e.a-en agenda, eguneko esaldi eta efemeridea, zientziaren eta teknologiaren inguruko galderak egiteko aukera, edota harpidetza-sistema, posta elektronikoaren bidez astero atariaren edukien laburpena jasotzeko. Eta eduki hori guztia modu errazean aurkitzeko bilatzaileak bi aukera ematen dizkigu: hitzaren lema bereko hitzak idaztea, edota atal zehatz batean sartzea, artikuluak gaika sailkatuta baitaude.
Elhuyarren beste proiektu bat ere martxan da: Zientzia eta teknologiaren on-line hiztegi entziklopedikoa. Irudiz hornitutako 25000 kontzeptuko hiztegi entziklopedikoa da hauxe eta euskarazko definizio eta artikuluez gain erdal ordainak (ingelesa, gaztelania, frantsesa) ere izango dituena.
zientzia.net-eko arduraduna den Igor Urrestiren esanetan, 'bost urteko muga jarri diogu proiektuari, baina proiektua garatzen doan neurrian ere beti izango da kontsultagarri Interneten bidez. Jadanik 15000 hitz kontsulta daitezke euskarazko oinarrizko definizioekin'.
Horretaz gain, udazkenerako gaztetxoei bereziki zuzendutako zientzia webgunea sortuko da, eta laster liburutegi birtuala ere martxan izango da, hots, zientzia eta teknikaren inguruko euskarazko liburuak doan jaisteko aukera, Urrestik azaltzen duen bezala.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.