Bilboko enpresa batek sortutako informatika programari esker, Interneten musika trukagai
Bilboko multimedia enpresa batek sortu eta garatutako informatika programa bati esker zuzenean musika trukatzerik dugu. Bitmap Multimedia enpresak Napster informatika programa ospetsua P2P teknologian oinarrituta garatu du.
Musika trukatzerakoan, gure ordenadorea besterenarekin zuzen konektatzen da, bitartekorik gabe (hori da ingelesezko P2P siglek esan nahi dutena).
Horregatik, Napster ez da teknologia honetaz baliatu den programa bakarra, eta etxetik irten gabe, Filetopia P2P programa adibide interesgarria da.
Bilboko Bitmap Multimedia enpresak 1998an garatutako programa hau, sarean 99ko martxoz geroztik dago eta 400.000 erabiltzaile dauzka dagoeneko. Programa lortzeko www.filetopia.org helbidean sartu baino ez da egin behar.
Sistema zifratua
Filetopiaren arduraduna den Enrique Martinen esanetan, mek komunikazio tresna eta aukera baino gehiago eskaintzen dute, eta gainera ziurtasun osoz, sistema zifratu berezia erabiltzen duelako. Adibidez, sarean eskura dagoen azken bertsioan, hitz egiteko ahotsez txat sistema aurki daiteke.
Azken batean, Filetopiaren atzean filosofia bat ezkutatzen da, fitxero bilatzeko eta lortzeko sistema bat izateaz gain, komunitate ziur eta dibertigarriak garatzeko lekua delako erabiltzaileentzat.
'Internet ez da leku ziurra, hackerrek edota gobernuek, edozein momentuan, kontrolpean izaten dutelako. Informazioa, ideiak bezala, aske, pribatu eta ziur izan behar duela uste dugu, eta hori da Filetopiaren helburua', programaren arduradunaren aburuz.
Ikusten denez, teknologia hori geldiezina dela ematen du, nahiz eta Napster informatika sistema eta bere 'anaiak' kinka larrian izan, diskoetxeen poderioz.
Martinek dioen bezala, 'enpresa horiek dirua egiteko beste era ezberdinak bilatu beharko dute, Internetek haiek sortzen dituzten kosteak murrizten dituelako'.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.