MartinUgalde idazlearen lana aztergai izan da Donostian
Hamaika bide da elkartearen izena, hamaika euskaldunentzako zenbaki sakratua delako, hamaika gehiago delako eta ahaztuta dagoen guzti horri heldu nahi diolako kolektiboak.
Erbestea ezagutu du guzti horrek, deserria izan baitu zigor, eta hala ere ez da mutu gelditu, berpiztu baita. Guzti horretan ez da gehiegi arakatu behar Martin Ugalderekin topo egiteko. Ugalderi gorazarre egiteko bildu ziren hamaika jakitun baino gehiago joan den astean, Donostian Martin Ugaldek bere herria helburu lelopean. Erakusketa bat ere atondu zuten, Caracasen urteak eman zituen idazle eta kazetariaren ibilbide kulturala gogora ekartzeko.
Hilaren 9an amaitu zen biltzarrean izen asko nahastu ziren, hitzaldi ugari eta omenaldi anitz. Anjel Lertxundi, Joxe Azurmendi, Joan Mari Torrealdai, I?aki Anasagasti, Txuma Lasagabester edo Bernardo Atxagak parte hartu zuten, besteak beste.
Atxagak mututasuna aipatu zuen, deserria eta gisako egoeren ondorio gisa. Izan ere, euskal kulturak eta ingurukoek pil-pilean eta denboraz pairatu izan baitute erbestearen orbana. Eta, hala ere, adorez gogoratu zuen Ugalderen izena. 'Ugalderen kasuan, desterruak eragindako etenak ez zion mututasuna ekarri, hitza baizik. Deslekua sorleku bihurtu zuen, eta ez bakarrik sortu egin zuelako: sortzen duena, idazten duena, hazi egiten da, aldatu egiten da, gehienetan onerako. Sortu egiten da', esan zuen.
Venezuelan
Andoainen jaio zen Ugalde, 1921. urtean. Gerra galduaren oldarrak sofritu zituen eta baita Lehen Mundu Gerrarenak, 47an. Halabeharrez Venezuelarantz egin zuen bidea eta hala ere, aberriaren ausentziak ez zion euskal sena lainotu.
Izan ere emari anitza eta oparoa ekarri baitzuen atzerriko urteetan, baita Euskal Herrian ondoren bizi zituenetan ere.
Ipuin laburrak, nobelak, prentsa artikuluak, kolaborazioak... Amaiezina da egun Egunkariako ohorezko lehendakari den gizon honen emaria.
Hamaika Bide elkarteko kide den Xabier Apaolazak estimuz mintzo da euskaldunen erbesteaz. 'Deserrian denbora eman zuten euskal kulturzaleen lana ezabatua, barreiatua eta desagertua gelditu zen. Ezer izango ez bailitzan. Guzti hori berreskuratu nahi izan dugu. Duela hiru urte sortu ginen hau gauzatzeko eta ekimen ezberdinak atondu ditugu. Besteak beste , Salbatore Mitxelena, Telesforo Monzon edo Orixe bezalako izenak ekarri ditugu gogora'.
Lekukoa Martin Ugaldek hartu zuen eta Apaolazak hitz hauek eskaini zizkion: 'Aparteko eredua da Ugalde, moral handiko gizona. Bere lana izugarri aberatsa da. Narrazio laburretan batez ere, apartekoa da, izan ere sari anitz jaso ditu bai Euskal Herrian, bai Venezuelan eta baita Espainian ere. Estimua merezia du, zalantzarik gabe'.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.