Hassan eta Omar
Hassan ibn Sabak iluna maite zuen. Omarrek, aldiz, argitasuna, xakearen lauki zuriak, baina baita ere gauak ekar liezazkiokeen plazer guztiak. Antzeko hezkuntza jaso zuten arren, unibertsitatean behintzat, haien nortasuna ia aurkakoa zen. Hassanek bakardadea zuen gogoko, Omarrek, aldiz, giza-giroa. Horregatik hain zuzen, oso ezberdinak zirelako, banandu ziren bizitza haiek. Patuak aldez aurretik erabakita izan balu bezala, Hassanek basamortua eta mendia aukeratu zituen, Omarrek, aldiz, hiria, jokoa, jendearen nahastea, amodioa.
Iluntasunarekiko neurririk gabeko maitasun hartatik zetorkion Hassani bere jarraitzaileen itsutasun erabatekoa lortzeko grina. Muiahidin haiek laster bihurtuko ziren Mendiko Agurea zeritzanaren hashishin famatuak, ekintza bakoitzaren aurretik hashish hartzen zuten asesinoak. Haien itxaropen hutsala hil ondoko paradisuan betiko bizitzea zen, Mendiko Agureak horrela esana baitzien, berak horrelakorik, ohi bezala, sinisten ez zuen arren. Bere benetako asmoa zeruan baino lurrean baitzegoen askoz errotuago: turkiarren boterea suntsitzea, Irango lurralde zabal haiek hankaz gora jartzea harik eta berak gobernua eskuratu arte.
Omarrek, aldiz, rubaiyat-ak idazten zituen, bizitzako pasadizo errealak edo asmatuak, bete ezineko edo asetutako desioak, eta bizirik segitzeko filosofia minimoa jasotzen dituzten poemak. Omar Jayyam-en begiradak Samarkandako eraikinen distira eta koloreak ispilatzen zituen, bere dari hizkeraren ur beroetan aldamenekoen entzumena goza zitekeen bitartean.
Batzuen ustetan, Omarren poema-bilduma zen, hain zuzen, Hassanen kobazuloan ongien gordeta zegoen liburua. Interpretazioak, hala ere, ezberdinak izan daitezke: Hassanek ezkutuan eta giltzapeturik gordetzen zituen bere bizitza are ilunago egiten zuten rubaiyat distiratsu haiek edo, bestela, hainbeste estimatzen zituen bertso haiek, non zurrumurruen arriskua saihesteko, bakardadean leitzera behartuta zegoen. Fanatismoaren sinboloak ezin zuen ahuleziarik erakutsi.
Garai haietatik, XI. mendetik, heldu zaizkigun ahotsak eta lerroak Omarrenak dira hein handi batean. Eta askotan, gure artean ere, inbidia eman digu haren begirada zabalak, bizitza errazago egiteko desio makurgaitzak. Baina guregana iritsi diren erlijioz eta fanatismoz nahasitako ohitura eta itsukeria politikoak Hassanenak dira neurri beretsuan. Ez da zibilizazio kontua, jakina, Omar eta Hassan toki berean sortu baitziren, antzeko eraginen pean. Aukera etiko eta politikoa dago tartean, bakoitzaren nortasunaz aparte. Eta Mendiko Agureek aspalditik egina dute berea, hiritartasunaren eta pentsamendu librearen kontra. Haien ustez, bizitzak, batez ere besteenak, Omarren xake-taularen lauki beltzetatik joan behar du beti, mendiko malda bakartietatik kobazuloen iluntasunera. Omarrek argia maite zuen bezala, Hassanek iluna maite baitzuen.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.