Escuderoren sei lan jasotzen dituen diskoa argitaratu dute
Francisco Escudero konposagilearen sei lanekin Claves suitzar disketxeak, Euskadiko Orkesta Sinfonikoarekin batera eta MCC eta Zarauzko Udalak lagunduta, bere euskal musikaren inguruko bildumako bosgarren zenbakia egiten duen diskoa argitaratu berri du.
Interpretazioa Euskadiko Orkesta Sinfonikoaren esku egon da, hainbat kasutan bakarlari ezagunen laguntzaz, Marta Zabaleta eta Asier Polo, besteak beste. Disko hau euskal konposagileen lanek osatutako bildumako lehenengo ale bikoitza da eta maisu donostiarrak urte askotan zehar idatzitako lanak biltzen ditu. Alde batetik, hiru obra sakro daude, Sinfon¨ªa Sacra, Oratorio de San Juan Bautista eta Aranzazu. eta bestetik Concierto vasco para piano, Concierto para violonchelo y orquesta eta El sue?o de un bailar¨ªn.
Diskoan sartuko ziren lanen aukeraketa Escudero sendiak Euskadiko Orkestarekin batera egina da eta pozik azaltzen dira, bai emaitzarekin eta baita orokorrean orkesta honek konposagilearen lanari lehenago ere emandako arretagatik. 'Kasu honetan, orkesta eta bakarlarien lana goraipatzeaz gain, zuzendari gisa aritu den Arturo Tamayoren lana azpimarratu nahi genuke', dio Francisco Escuderok. 'Egungo musikaren grabaketan espezializatuta dago eta nabarmen antzematen da hori grabaketan'.
Obren ezagutza erraztu
Marta Zabaleta pianojolearentzat grabaketa honetan parte hartzeak Escuderoren lana ezagutzeko aukera paregabea suposatu du. 'Lehendik banekien kalitate handiko musikagilea zela, baina aitortu behar dut bere obra ez nuela ondo ezagutzen eta uste baina oraindik hobeagoa dela iruditzen zait. Benetan gustora landu dut'.
Interpretariarentzat zailtasuna baduela aitortzen du Zabaletak. 'Obra hau idatzi zuenean, Escudero gaztea zen eta pianoaren diztira eta birtuosismoa ere azaldu nahi izan zituen. Nire irudipena da egileak pianista onak ezagutzen zituela eta konposatzeko orduan beraien arrakastan ere pentsatu zuela'.
Diskoan jaso diren obretan bilakaera garbia ikusten du musikari gazteak. 'Argi dago denborak aurrera egin ahala, Francisco Escuderoren musikak ere aurrera egiten duela'.
Konposagile euskaldunaren lana ezagutzera emateko ahaleginekin aurrera jarraitu behar dela dio. 'Horrek ez du esan nahi betikoen, klasikoen obrak jotzeari utzi behar diogunik, baina nire ustez errepertorioetan lan berriak sartzen joan beharko genuke jendeak beste gauza batzuk ere ezagutu ditzan'. Zentzu honetan, Euskadiko Orkesta berak aurki Madrilen piano kontzertu honekin eskainiko duen emanaldia aipatzen du, eta baita beste konposagile euskaldunen lanak jaso dituzten diskoen argitalpenak. 'Ederki lantzen ari dira, eta gauzak piskanaka aldatuz joango direla uste dut'.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.