Inprobisazioa sormen iturri
Duela bost urte musika elektronikoan bizpahiru izen baino ez zegoen Euskal Herrian
Euskal Herrian ekoizten den musika elektronikoaz mintzatzean Novophonic diskoetxea nahitaezko erreferentzia da. 1995. urtean sortu zen zigiluak arrakasta izugarria izaten ari den lan berria argitaratu du Makala plays Novophonic izenburupean. Paraf¨¹nk, Instrumental eta Camping Gaz & Digi Random bezalako talde ezagunen lanak daude eta Europa osoan zehar oso kritika ona jasotzen ari den bilduma da. Novophonic diskoetxean Javi Pez, Txarly Brown eta Makala ezizenaz ezaguna den Mikel Unzurrunzaga Schmitz biltzen dira.
Lan berriaren aurkezpenerako apirilean hasi zuen Makalak musika tourra eta datorren uztailera arte Europako hiri ugaritan arituko da. Pragatik etorri berria, zarauztarrak Alemania du hurrengo helmuga. Zita bakoitzerako bi edo hiru porta binilo diskoz betetzen ditu eta hiri bakoitzean topa dezakeena jakin gabe musika pintxatzera joaten da. Inprobisazioaren artean, disc jockey moduan Gipuzkoako taberna eta sala ugaritan aritu eta gero, Europa osoan oso arrakastatsua suertatzen ari den bira eskaintzen ari da. Makalak azaldu digunez 'musika pintxatzea kontzertuen antzekoa da eta DJ ona, haren publikoarekin konektatzen duena eta begirada bakarrarekin bildutako jendeak entzun nahi duena asmatzen dakiena da. Horra, esperientziaren balioa eta indarra. Beraz, DJ on batek inprobisazio gaitasuna eta esperientzia nahitaezkoak ditu'.
Zarauztarraren ustez, sala eta bertan egoten den jendea ezagutzea da egokiena. Tour bat egitean ordea, toki hartan egongo den publikoa ez du ezagutzen. 'Horregatik lehenengo aretoa eta bertan biltzen diren entzuleak behatu behar dira. Esperientzia nahitaezkoa da jendeak zer musika eta giro mota atsegin duen jakiteko'.
Hiri eta areto bakoitza ezberdina da zarauztarraren ustetan eta horrez gain, Europan dagoen kultura musikalak ez du bertakoarekin zer ikusirik. 'Euskal Herrian rock & rolla nagusitu da urteetan eta orain ari da gizartea tendentzi berrietara zabaltzen. Hala ere, kultura musikala falta zaigu eta jendeak musika ugari entzuten duen arren, ez du erosteko ohiturarik. Horrez gain, gure lurraldean musika elektronikoa jendeak teknoarekin eta askotan, droga munduarekin, lotzen du. Guk musika elektronikoaren beste alderdi bat erakutsi nahi dugu, martxa handiarekin baina era berean, soula edo funkya ere nahasten ditugu'.
Novophonic diskoetxeak ekoizten duen musika ez da beti leku eta areto guztietan behar bezala ulertzen ez baita Mikelen ustez oso popularra. Zarauztarraren aburuz euskal gizartea eta gazteria tendentzi berrietara zabaltzen ari da baina oraindik ere rockak duen indarra izugarria da. 'Duela bost urte musika elektronikaren munduan bizpahiru izen besterik ez zeuden Euskal Herrian: Bilboko Madelman, Paraf¨¹nk eta Novophonic Donostian besterik ez ziren. Orain euskaldunok entzuten dugun musika askoz ere aberatsagoa da, batez ere, musika mota ezberdina entzuten dugulako eta jendea irekiagoa dago zentzu horretan. Elektronikaldia jaialdiak duen arrakasta da horren adibide garbia'.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.