Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak hitzarmen berezitua sinatu dute, lehenengoz
1918. urtean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Foru Aldundien babesean sortu zenez geroztik lehenengoz, berezitako hitzarmena sinatu zuen Euskaltzaindiak joan den ostegunean.
Sortu zen garaitik gaurdaino egoera zeharo aldatu dela eta, akordio berezi bat beharrezko zela iritzi zion Nafarroako Gobernuak eta azken hilabeteetan bi erakundeetako ordezkariek egindako bileren ondorio da sinatutako hitzarmen hau. Euskaltzaindiak azpimarratzen duenez, garrantzia berezia izan du bilera hauetan Nafar Gobernuko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritzak.
Akordioa Euskaltzaindiako buru den Jean Haritschelharrek eta Nafarroako Hezkuntza saileko buru den Jes¨²s Lagunak aurkeztu zuten. Azken honek 'moztuta zeuden harremanak bideratu eta erregulartzearen alde' daudenaren adierazpen garbia dela azpimarratu zuen. Hala nola, Euskaltzaindiarekin elkarlana 'beharrezkoa eta moztu ezinekoa' dela adierazi zuen Lagunak.
Akordio berezitua sinatzeak bi erakundeen interesak errazago lortzeko balio izango duela gaineratu zuen Lagunak, eta baita erabakia inolaz ere politikoa ez dela ere.
Hitzarmenak bi erakundeen arteko elkarlanerako oinarriak jartzen ditu, konkretuki Orotariko Euskal Hiztegia; Hiztegi Batua; toponimia, onomastika eta dialektologia ikerketa eta baita euskal literatura jantzia zein herrikoiaren azterketa ere. Bestalde, aurrerantzean hartuko diren erabakientzako erreferentzia izango da.
Dokumentuak jarraipen eta teknika komisioetan aldaketak ezartzen ditu eta hainbat alderdietan Nafarroako Gobernuaren erabakitzeko ahalmena finkatu. Etorkizunean, urtean urtean erabakiko dira sinatu beharreko helburuak, eginbeharrak eta diru laguntzak. Halaber, Nafarroari bereziki dagozkion euskararen inguruko gaiei buruz aritzeko eztabaida taldea sortzen du.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.