Kalean ere gazteek euskara erabil dezaten kanpaina abian
Ohiko esparru akademizistei lotu ez eta kalean ere gazteek euskara modu naturalean erabil dezaten kanpaina abian jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Astindu ahoan duzuna -Usa tu lengua gazteleraz- lelopean. Erakunde honetako Euskara zuzendariak, Lorea Leanizbarrutiak azaltzen duenez, 'duela hiru urte udako kanpaina egiten dugu, batez ere haur eta gazteei begira. Euskara Biziberritzeko Planaren barnean ikusten dugu normalizazio bidean euskara kaleratzeko orduan nahiko arazo handia dagoela, ez dutela erabiltzen. Zenbait esparru, beraz, irabazi nahi ditugu. Plan honek, nire ustez, aro berri bat suposatzen du; fisikoki leku itxiak direnetatik euskara enpresara, kalera, kirolera, aisialdira ateratzea'.
Gazteei zuzendutako kanpaina honen helburua euskara ikasgai huts izan ez dadin da, baizik eta aisialdian, kirolean, oporretan naturaltasunez erabiltzea. Hori dela eta, aurten, gazteak biltzen diren lekuetara heldu nahi dute bereziki, dela kiroldegia, dela gaztetxea, dela kultur etxea edota kalea bera, autobus geltokiak, hondartzak. 'Izan ere, aurten kanpainaren helburu den adin taldeko pertsonak, orokorrean, lagunekin ateratzen hasiak dira, uda garai aproposa da jende berria ezagutzeko, eta ezagutza horretan zure hizkuntza euskara baldin bada, aurrerantzean harreman hori ere berdin mantenduko dela bermatzen duzu'.
Jaialdi erraldoia
Horrela, kanpaina identifikatzen duten irudiak eta leloa agertuko dira toki jakinetan, postal-free direlakoak banatuko dira, hondartzatan eta gazteak mugitzen diren lekuetan piruletak banatuko dituzte, eta bestalde, datorren larunbaterako Artelekun egingo den jaialdi erraldoi bat prestatzen ari dira euskal musikarekin. 'DJ onak egongo dira eta euskaraz rap musika egiten duen Tribu taldea ere. Arratsaldeko zortzietan hasiko da festa', dio Leanizbarrutiak. Gazteek gehien entzuten dituzten irratsaioak eta egunkariak ere izango dira kanpainaren eraskusleiho. 'Azken finean, 16tik 20 urtera bitarteko gazteei heltzeko aproposen ikusi ditugun bideak erabiliko ditugu, eta bereziki transmisio naturala euskaraz egiten ez den lekuetan bermatu nahi dugu, herri batzuetan besteetan baino gehiago egiten baita euskaraz eguneroko bizitza'.
Hau hirugarren urtea izaki, Foru Aldundiko Euskara zuzendariak orain arteko bien balorazio baikorra egiten du. 'Izaten ditugun aurrekontuak ikusita, emaitzak onak kontsideratzen ditugu, iruditzen zaigu udako kanpaina hau oso onuragarria dela. Aukeratutako irudi eta gaiek kantxa handia eman digute, lehenengo urteko ovniarekin, iazko Euskarazzzzz euliarekin esparru berri bat irekitzen hasi ginelako batik bat. Ordurarte euskara zerbait akademikoa bezala ikusten zuten askok eta bazirudien euskararen alde lan egitea liburuak argitaratzea izan behar zuela soilik. Joera hori gainditu nahi genuela eta, teknologia berrien espazioa geureganatzeari ekin genion'.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.