Etorkizuneko identitatea
Izen bereko liburuak eman zidan Minority Report filmaren berri, Minority Report y otras historias Philip K. Dick-en liburuak. Ez nuen idazlea ezagutzen nahiz eta behin eta berriz errepikatzen den Dick Blade Runner pelikula eragin zuen ipuinaren idazle dela. Bera, eta Rimbaud, hau ere gauza jakina baita.
Egia esateko, liburuko lanen artean ez zen hori izan gehien atsegin edo harritu ninduena. Onartu behar dut etorkizuna zein izango den argitzeko sistema asmatu duen eta sistema horren menpean jausten den pertsonaren kasuak inpresioa egin zidala, baina nire lagun Xabier Aierdik dioenez, zientzia fikzioak eta komikiek badute batera zerbait, argumentua era azkar batez, arinka, osatzeko lagina. Ez dago astirik pertsonaiekin identifikatzeko, pertsonaiak ez dira eskema soil batzuk baino, eta askotan izen bat besterik ez. Eta horrela zaila da historiaz gozatzea.
Liburuan baina, badira beste ipuinak. Eta horietan bai argumentuak agertzen duen paradoxa azken punturaino eraman duela, idazlearen maisu lana argi utzi duela. Dick-en istorioek ideia bakarra, sotila, harritzen gaituena erabili ohi dute, besterik gabe. Indarra, kontatzen den istorioan, eta honek gordetzen duen paradoxan aurkitzen da.
Horrela, memoria eta identitatearekin lotutako ipuinak atsegin zaizkit. Memoria bikoitza dutenen istorioak dira, edo bizi izandakoaren memoria galdu dutelako, edo inoiz bizi izan ez dutenaren memoria gordetzen dutelako.
Dick-ek jolas egiten du "memoria artifiziala" kontzeptuarekin, baina kasu honetan hitzez-hitzezko esanahia eman dio kontzeptuari: artifiziala da giza-eskuz sortu izan delako, eta benetakoa ez delako.
Ipuin liburu honetan ipuin bik piztu dute nire arreta, eta ezinegonean utzi naute, urduri, zehatza eta ziurra zer den jakin gabe. Recordamos por Ud. al por mayor ipuinean Martera joan nahi duen gizaki baten istorioa kontatzen zaigu, horixe du bere bizi-poza eta bizi-gogo nagusia. Kontua da Marten memoria aldatu ziotela, baina zerbaitek huts egin du, eta pertsonaiak dena gogoratu nahi du berriro. Nor den ez dakielarik bizitako oroimenaren eta memoria artifizialaren artean bizi da jakin gabe nor den. Bizi izandakoaren memoria galdu du pertsonaiak eta berreskuratu ezinik bere bizitza tragedia baten gauzatzen da.
El impostor ipuinean robot batek hil duen gizon baten antza hartu du. Ez du bizi haren bizitza baina haren memoria jarri diote, eta harena gordetzen du. Hura balitz bezala bizi da, eta bere memoria artifizial hori erabiliz, gizon hila aurkitzen den tokiraino darama polizia. Ipuina ez da hor bukatzen baina isilduko dugu bukaera. Robotaren paradoxa Martera joan nahi duen pertsonaren aurkakoa da, berak bizi ez duena gogoratzen baitu.
Ipuin biotan Dick-ek osoan jo du dianan. Istorioa tolesdurarik gabe zuzen doa bukaerara, eta ipuin guztiei eskatzen zaien gisa bukaera hori ezuste handikoa da.
Paradoxa hauek kezkaz bete naute. Ipuinok ipuin dira, baina ez dira soilik ongi olioztaturiko makinaria bat, irakurlearen harridura eta kezka sortzeko. Ipuinak ezin dira ulertu bere irakurketa politiko eta kritika soziala ahaztu gabe. Ziurrenik etortzeko zen gizarte deshumanizatu bat zuen gogoan idazleak. Baina metafora indartsuak sortu dituelakotan nago, memoria eta izaera hain hurbil bilduz, historiak identitatea nola sortzen duen azalduz.
Idazleak, gainera, etorkizunean jarri du memoria hori. Etorkizunak, denok dakigunez, ez du oraindik memoriarik, iraganak bai ordea. Eta fikzioan etorkizunean nola izango den memoria lantzen duelarik, ironiaz ari zaigu idazlea, gure artean, gaur egun ere memoria eriaki, sortu, moldatu, eratu, manipulatu egiten delako.
Horregatik dira hain garrantzitsuak gure gizarteetan historiagileak. Dick-ek sortu duen memoriaren metaforak ez du etorkizunerako soilik balio. Gure artean bizi da memoria hori, gure barrean du egoitza, gure bizitza moldatzen du.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.