"Itoizen garaia oroitzapen kutuna da niretzat"
Europa osoko jazz-zaleentzat ezaguna, Jean Marie Ecay-ren gitarra eta sormenak ahaztu ezinezko aztarna utzi zuten euskaraz egindako musikaren historian, Itoizen bilakaeran ezinbesteko diren bi diskotan (Musikaz Blai eta Espaloian) parte hartu zuenetik. Aspaldi etxean jo gabe izan ondoren, datorren ostiralean Miarritzen arituko da Juan Carlos Perezekin batera. Emanaldia bi musikariek elkarrekin kaleratu nahi duten lan baten aurrerapena izan daiteke
Galdera. Aste honetan etxean joko duzu berriz ere. Nola sentitzen zara?
Erantzuna. Oso pozik nago, baina arduraturik aldi berean. Beti zailagoa izaten baita etxean jotzea.
G. Behintzat laguntzaile onak izango dituzu eszenatokian.
E. Oinarria nirekin jo ohi duen zazpikotea izango da, metalak eta sekzio erritmikoarekin. Gainera, hiru gonbidatu ere arituko dira, Juan Carlos Perez, Didier Lockwood eta Marc Berthoumieux. Bisetan beharbada hamabost lagun izango gara taula gainean.
"Izugarri gustatzen zait abestietan Juan Carlos Perezek duen xuxurlatzeko modua"
G. Nola sentitzen zara gusturago, bakarlari moduan edo beste batzuei laguntzen?
E. 1982az geroztik musikari profesionala izan naiz. Hogei urte izan dira etengabe jotzen. Nire taldeko burua izatea gustatu izan zait eta oraindik ere gustatzen zait. Era berean, beste musikari batzuei lagundu diet; gaur egun, zorionez, jazz taldeekin jotzen dut gehienbat, Richar Gallianorekin edo Deedee Bridgewatter-ekin, adibidez. Baina pop taldeekin kolaborazioak egiten ere gustura sentitzen naiz. Aberasgarria eta pozgarria da erritmo soil batekin bat datorren riff egokia asmatzea...
G. Eta hainbeste proiekturen artean, Juan Carlos Perezekin zerbait egitea pentsatu duzu?
E. Hain zuzen ere, horretan ari gara. Juan Carlos eta biok disko bat prestatzen ari gara. Berez, Miarritzen egingo duguna lan hori prestatzen hasteko bidea izan daiteke. Oraingoz, Itoizen abesti batzuk moldatuko ditugu eta Miarritzeko emanaldian aurkeztuko ditugu. Ez dakit diskoan sartuko ote ditugun, baina ondo etorriko zaizkigu egunen batean birarik egiten badugu elkarrekin. Ez dago presarik eta ez dakit zortzi hilabete edo bi urte barru aterakko ote dugun, baina ofizialki esan dezaket lanean ari garela.
G. Euskal Herrian edo kanpoan saltzeko asmoarekin egingo duzue diskoa?
E. Badakit lanak nolabaiteko grazia izan dezakeela Euskal Herrian, Itoizeko kide ohiak garelako. Baina nire asmoa da nazioartekoa izan daitekeen zerbait egitea, euskaraz abestua. Lana ondo irtetea nahi dut, horretarako oso exijentea bainaiz. Abesti politak, hitz politak...eta kanpora irten. Posible dela uste dut. Niri izugarri gustatzen zait Juan Carlosek euskaraz abesteko duen modua, euskaraz nola xuxurlatzen duen.
G. Hogei urte dira Itoizen jo zenuela. Molestatzen al dizu elkarrizketetan garai hari buruz galdetzeak ?
E. Niri ez. Juan Carlos-i ez zaio hainbeste gustatu. Baina normala da, berak taldearen ibilbide osoa bizi baitzuen. Nik bi diskotan parte hartu nuen eta niretzat Itoiz oroitzapen kutuna da.
G. Zer esaten dizu euskal musika terminoak?
E. Azken urteetan ez dut asko jarraitu, Kepa Junkera, Joseba Tapia, Mixel Ducau eta Be?at Aixiari izan ezik. Niri kantautoreen fenomenoa dakarkit gogorabereziki. Jaiotzez euskalduna izanik, beharbada musikari gisa ez diet kasu handirik nire euskal sustrariei, baina sentitzen dut nire sustrai musikalak beste batzuk izan zirela, adibidez Jimmy Hendrix. Eta horrekin zintzo jokatu behar dudala sentitzen dut.
Nostalgiari bidea
Bihar hasi eta datorren ostirala bitartean Bi Harriz Lau Xori jaialdia egingo da Miarritzen eta bertan izar nagusia Jean Marie Ecay izango da. Itoizeko kide izandakoa hilaren 14an arituko da, hiru gonbidatu berezirekin batera: Juan Carlos Perez, Didier Lockwood jazz musikaria eta Marc Berthoumieux akordeoijolea.
Musikarien asmoa da kontzertuaren irudiak jasoko dituen dvd-a kaleratzea, Estatu Batuetan oso hedatuta dagoen ohitura. Horrek lan tekniko handia eskatzen du eta horretan ari dira azken egunetan.
Emanaldi berezia izango da, zalantzarik gabe, Ecay eta Perez Itoizeko kide zirela ezagutu zituztenentzat, biak elkarrekin taula gainetan ikusteak nostalgiari leihoa irekiko baitio garai hura bizi izan zutenentzat. Bi musikariak elkarrekin kaleratu nahi duten lana ari dira prestatzen, "presarik gabe" Ecay-k azpimarratzen duen bezala, oraindik "zerbait egiteko gogoa" besterik ez baitago.
Bi Harriz Lau Xori jaialdiak bederatzigarren edizioa beteko du aurten. Miarritzen euskal kultura sustatu asmoz sortua, munduko kulturei ere tokia egitea erabaki zuten duela urte batzuk bere arduradunek. Jaialdiak norabide berria hartu zuenetik, nazioarteko hainbat artista gonbidatu dituzte. Aurtengo edizioan, txotxongiloek aparteko lekua izango dute, besteak beste Azika eta Traboules taldeen partehartzearekin.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.