Paradisuaren Erdian
Jainkoak gizakia sortu zuenean Eden izeneko leku batean ezarri zuen bizitzeko. Berarentzat eraiki zuen lorategia, zuhaitzez inguraturik, eta lorategi erdian ongiaren eta gaizkiaren zuhaitza. Tigris eta Eufrates ibaiek besarkatzen zuten lorategi horretan, beraz, ezarri zuen Jainkoak gizakia, leku hau lantzeko eta zaintzeko. Dezente denbora eta gauza asko pasa dira geroztik.
Egun ere badira jainko berriak, ongia pertsonifikatu eta mundu guztiaren ordezkari sentituz, besteei zer komeni zaien inolako lotsarik gabe erabakitzen dutenak. Beren pentsamendua sakratutzat harturik, beraien aurka jartzea ausartzen diren oro gaizkiaren eredu edo apaltasunaren markarekin kondenatzen dituzte, beraien irudira osatu duten paradisutik egotziz. Jakin badakigu, gainera, zenbat nahigabe aurki daitekeen zoriontasun horren kanpoaldean.
Jadanik bukatuak dirudite tradizio ideologiko edo intelektual anitzak eztabaidatzeko guneek, errealitate historiko eta kultural desberdinak hurbildu eta elkar lanean jartzeko uneek bezalaxe. Konzertazioaren aldeko erakundeak itxuraz badaude ere, munduan bizitzeko modu desberdinak integratu beharrean, gizarte pribilegiatu bat baino ez da bultzatzen. Gizateriak inoiz gizarte kosmopolita eta solidarioa gauzatzeko izan duen ametsa gero eta urrutiago dago. Finean, munduaren zabaltasuna murriztu egiten da, eta ikuspuntu zabal eta anitzak onartu beharrean, Leviatan berriaren garaiko atarian baikeunden, etorkizuna ikuspuntu beldurti eta beldurgarrira mugatuz doa.
Gizabanako bat irudikatzen da, ideala, bertute demokratikoaren ispilu gardena, baina berau ez da proiektu politikoaren subjektu bezala kontutan inoiz hartzen. Benetako protagonista bestelakoa da: berekoia eta insolidarioa. Honek darama historiaren prozesua, eta erabat harrapatuak gaude bere atzaparretan. Hala ere, behin eta berriro azpimarratzen dugu imajinarioa, kontzientzia txarra izango bagenu bezala, baina badakigu erabaki politiko eta ekonomikoetatik kanpo dagoela erabat. Horrela, gizabanako ideal hau seinalatzen duen hatzak merkatuaren konpetentzian burutu beharreko lan eskerga izendatu besterik ez du egiten. Horregatik gailentzen da indartsuenaren legea, prestatuenaren estiloa, arrakasta lortzeko besteen gainetik ezartzen den gizaki lehiakorraren eredua.
Garaileen ideologia honek, gainera, gutasun kolektiboa areagotu du, besteekin, desberdinekin, kontrajarria. Mendebaldea litzateke, nahiz Estatu Batuak esatea aski litzatekeen, altxor honen gordelekua, zibilizazioaren muina eta altxagarria. Balore hauen defendatzaileentzat, mundua, moralki, zatitua ematen da, eta auzi honetan ez dago erdibiderik: garaipena edo porrota da irtenbide bakarra
Ikusmolde honek, bada, bere proiektu politikoa eraikitzeko, communitas bat osatzeko, garaitu beharreko etsaia behar du: berarengandik bereizteko eta haren kontra bere proposamena gauzatzeko. Etsaia aldatuz joan daiteke -borreroak baditu milaka aurpegi- baina beti gaitz guztiak pertsonifikatuko ditu. Mendebaldearen aldekoak ez diren guztiak, etsaiak edo etsaifiloak, identifikatzea izango da inperio berriaren helburu nagusia: hauek batu eta hauen kontra eraiki identitatea, zibilizatua izateko modu zuzen eta bakarra. Berriro ere, giza eskubideen izenean kapitalismoaren ziurtasuna bilatzen da, merkatuaren garaipena, lehenengo munduko gizabanakoaren eskubideak baitira bermatu beharrekoak.
Paradisuaren erdian zientziaren zuhaitza omen zegoen, gaizkia eta ongia bereizten zituen landare erraldoia. Bazirudien bereizketa horretan zegoela justizia, baina egun bereizketa hau ez dago batere garbi: iritziak eros daitezke, biziarekin ez badira ordaintzen, pentsamendu bakarrera abiadura bizkorrean abiatuz.
Horren guztiaren izenean gudaren beharra ezinbestekoa gertatzen da, guda injustu eta desproportzionatua bada ere. Paradisuaren zutabeak hondarrezkoak direla esan izan da, nonbait, Tigris eta Eufrates ibaien artean zegoen ongia eta gaizkiaren zuhaitz harenak bezalaxe.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.