Isiltasuna
Plutarkok kontatzen du behin,gauaren iluntasuna aprobetxatuz, Espartako Atenearen santutegia arpilatua izan zela. Jendetza sutan jarri zen, are gehiago delituaren lekuan edari botila bat hutsik aurkitu zutenean. Sakrilegio honen aurrean egonezina handitzen zihoan, baina, halako batean, jende multzoaren artean ahots bat nabarmendu zen, eta, ziurtasun handiz, misterioari argibidea eskaini zion. Haren teoriaren arabera, lapurrek, ekintza horrek zekarren arriskuaz oharturik, aurretik astaperrexila hartuta etorriko ziren. Eta botilan ekarri zuten edaria haren antidotoa baino ez zen izango. Horrela, atxilotuak izaten baziren lasaitasun osoz hilko ziren, tratu txarrak saihestuz; baina onik ateratzen baziren pozoiaren aurkako edabea eskura izango zuketen. Jakina, jendetzak inguratu zuenean, berritsuak ezin izan zuen gehiago eta lapurretan parte hartu zuela onartu zuen berehala.
Plutarkoren ondorioa garbia da: isilpean mantendutako hitz batekin lortzen den etekina, gordetzen jakin izan ez den hitzarena baino askoz probetxugarriagoa gertatzen da sarritan.
Eutsi ezin daitekeen hitza arriskuz beterik dago eta, gainezka egiten duenean, entzuleei enbarazu egiteaz gain, baliabide egokiak eskaintzen dizkie haren etsaiei. Erantzukizun eza agerian usten da eta gure aldetik azalpenak ematera behartzen gaitu.
Hitzaren erabilera zuzenak, zenbait momentutan, hainbat gauza isiltzera eraman beharko gaitu, hitzaren balioa, bere osotasunean, esaten denarekin eta gordetzen denarekin neurtu behar baita. Batzuetan solaskideari zor diogun errespetuak mututzea eskatzen digu, egoerak bultzatuta beste batzuetan, edo beharrak edo adiskidetasunak beste zenbaitetan.
Isilekoak "bestea" erraztu eta askatasun indibidualaren erabilera baimentzen du, desberdintasunaren bidea irekiz. Norberari buruz dena esatea edo bestearen guztia jakitea posible balitz banakotasuna suntsituta geldituko litzateke. Sekretuaren desagertzeak misterioaren galtzea ekarriko luke: argiak itzala behar du. Intimitateak, zentzu honetan, begi-bistan daukagunaz gaineko munduaren posibilitatea eskaintzen digu. Bakoitzaren espazioa zaintzen du eta, era berean, besteekin izan beharreko harremanak zailduko lituzketen zenbait gertakari isilpean gordetzera eramaten gaitu. Harreman sozialak halako lausotasuna inposatzen dute, eta, norbera edo besteak babesteko, hitz egiteko gaitasunak isilik egotea ere eskatzen du.
Isilik egotea, identitate jakin bat mugatzen duen neurrian, indibidualtasunarekin lotuta dago. Besteengandik bereizten gaitu. Barru-barrukoa, kuttunena, isilpean gordetzen da, bere esistentzia isiltasunaren babesean mantendu beharra dago. Umearen lehendabiziko sekretuek heldutasunera garamatzan bidea markatzen dute, lantzen ari den identitatearen lehenengo oinarriak dira. Zenbait gertakari edo pentsamendu gurasoei ezkutatzeak arrastoa uzten du. Umeak mundu berriarekin topo egiten du eta, aurkikuntza hau inguratzen duten itzalez jabetzen den neurrian, hitza dosifikatzen hasiko da, ezinbestez, bere autonomia eraikiz. Eta, babesa bilatu nahian edo, zenbait gauza ezkutatuz, isiluneekin jokatzen ikasiko du. Bide luzearen lehen hastapenak.
"Badago hitz egiteko garai bat, eta badago isilik egoteko garai bat" dio Eklesiastesek. Badakigu isiltasuna gai dela hitzek adierazi ezin dutena esateko, esaldiak aditzera eman ezingo lukeen emozio bati lekua egiteko.
Isiltzea bere erabakia oraindik hartu ez duen pertsona baten erreserba azaltzeko gauza den bezala, haserrealdia adierazteko modurik bortitzena ere izan daiteke. Zer pentsa genezakeen, esaterako, hitz egiten oso ohitua dagoen pertsona baten bat-bateko isiltasunaz, edota isil-isil batek bat-batean hitza hartzen duenean. Haren hitzen indarra isilik egotean datza.
Garai zaratatsu honetan, hitzen zurrunbiloan barneratuak gauden unean, hausnarketa inoiz baino beharrezkoa gertatzen den egunotan, hitzaren mozorroak benetako helburuak ezkutatzen dituela jakinda, ba al dago isilean adierazten den baino erantzun sendoagorik?
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.