Lanbroaz
Gure hurbileko oroimen historikoaren erreskatean gabiltza. Ez dira gutxi aurten euskal gatazka delakoaz idatzi dutenak. Ez dira gutxi, era berean, azaldutako ikuspegiak: borroka armatuak eragindako sentimenduak, trantsizio politikoaren argilunak, hurbileko oroimenarekiko ahaztura eta isiltasuna... Horrelako gaiak hizpidera ekarri ditu Jon Alonso iruindarrak bere azken eleberrian, Euskalgintza Elkarlanean-ek antolatutako Joseba Jaka III. Literatur Bekako saria irabazi zuen Hodei berdeak eleberrian.
Hodei berdeak lekukotasuna da, 60.eko hamarkadaren amaierako Nafarroako gizartearen eta talde abertzaleen lekukotasuna: diktaduraren azken urteak, ETAren lehenengo ekintzak, EAJren kontraesanak, gerra zibilean parte hartu zuten belaunaldi zaharren eta gerra ezagutu ez zuten belaunaldi gazteen arteko gatazka. Dena sasoiko Iru?ea ilun eta aspertuan.
Benetako gertaerak eta pertsonaia historikoak asmatutakoekin nahasten dira. Ez dira falta CIAko pertsonaia ilunen azpikeriak. Baina Hodei berdeak ez da espioi eleberri hutsa, zenbait pasartetan halaxe irudi arren, eleberriaren harian fikziozkoa izan nahi duen kronika historikoa ere tartekatzen baita. Fikziozkoa izan nahi, baina fikziotik gutxien duten pasarteak dira, Zelai beltzak izenpean agertzen direnak.
Modu horretan, Jon Alonsok berriro ere ihes egin du eleberriaren ohiko moldeetatik, aurreko lanetan rapsodia eta saiakera gutxi gora-behera nobelatuak egin bazituen, oraingo honetan, generoari beste buelta bat ematen dio, eleberria eta fikziozkoa izan nahi duen kronika nahastuz.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.