Mazoiei buruzko lehen euskal idazlea
Otsailaren 17an, 178 urte bete ziren Michel Elizanburu Errekart, Fr¨¨re Innocentius goitizenaz ere ezagutzen dugun euskal idazlea, Heletan jaio zela. Akitzeko salestarren komentuan ikasketak amaitu ondoren, historian espezializatu zen.
Michel Elizanburu Hazparnen hil zen 1895.eko urtarrilaren 3an, baina ez zen esku hutsik ibili geure artean, liburu andana ederra utzi baitzigun orduko garai hartako gora-beheren erakusgarri, hala nola, Lehenagoko eskualdunak zer ziren, Frantziako bigarren eta hirugarren errepublikaren ichtorio bitchia edota Joanes Batista dohatsuaren bizia.
Obra hauen guztion balio literarioaz gain, bada Michel Elizanbururen bibliografian atentzioa emateko moduko titulu pare bat: Framazonak eta Zer izan diren eta zer diren oraino Framazonak munduan, autoreak hil baino bost urte lehenago plazaratu zituenak.
Frantzia erdibituta zegoen orduan xurien eta gorrien artean, eta bereizketa gordin hori herriz herri eta etxez etxe ere eman zen. Horrela, Jean-Baptiste Elizanburu euskal kazetaria errepublikazaleen alde agertu zen une hartan, baina bere lehengusuak, Fr¨¨re Innocentius-ek, Antzinako Erregimenaren bertuteak defendatu zituen etenik gabe bere izkribu guztietan.
Intentzio horrexekin idatzi zituen Mazoneriari buruz euskaraz plazaratu diren lehendabiziko bi liburuak, mazoiak sorgin eta judo gaiztoen parekoak baitziren Michel Elizanbururen iduriko. "Erreboluzioneko gizonekin eta framazonekin ibiliz geroz, izpiritua fede eta sinheste gabe" geratzen zela idatzi zuen.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.