Eromena eta abangoardiaren prosa
Gonzalo Etxag¨¹e (Madril, 1973) idazleak nobela labur berezia eskaini du bere Ahots bilduma testuan. Eroetxean (Etxe Zurin) sarturik dago Estepan, bere ama hil duelako, eta triskantza bat eratu ondoren, heroi gisa hartuko dute, eta bere bizitza lasaia lortuko du, Manuel lagunaren heriotzaren mendekua lortuz gero.
Lehen nobela izateko batasun hari estu batean mugitu da eta bere dohainen berri eman du.
Eroetxean direnen mundua euskal nobela baten baino gehiagotan landu da. Zoramena abangoardiak modan jarri zuen gaia dugu gizarteak duen zentzu nagusi eta ordenatuaren aurka joateko. Beraz, gai hori tratatzerakoan abangoardiako prosatik hurbil aurkituko gara.
Erronka ez da samurra. Horrelako toki hertsi batek arazoak sortzen ditu, eta gainera, pertsonaia gutxi dago. Bere buruaz ari da pertsonaia eta sendo adierazten du bere iritzia: "Jakina, geure buru hau da mundu honetan finko eta seguru daukagun iparrizar bakarra eta berarengan ipini behar dugu ahalegin osoa".
Baina buru horretan ahotsak entzuten dira. Eta ahotsen aholkuei jarraituz hilko du ama, zahartzaroak dakarren sufrikariotik arintzeko haren pena. Abangoardiak eta absurduak elkar besarkatu dute testuan.
Eromenaren eta arrazoiaren arteko logikak kontrajarriko dira testuan eta pertsonaiaren barnean logikak aginduko du, logikoa dirudiena alderantzizkoa, absurdua, bada ere.
: Ahots bilduma. Alberdania. Irun. 2003. 83 or., 11 euro.
Gonzalo Etxag¨¹e
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.