Hitzaren indarra
Kolektiboa den orok hitzaren bidez irauten du, gizakien izaerak biltzeko eta argumentatzeko duen gaitasunean gauzatzen baita.
Logosean oinarrituta sortu zen hiri grekoa: aniztasuna zela eta antolakuntza eskatzen zuen espazioan. Hiria medio, gaur bezalako gorabehera guztiekin, gizakien arteko harremanak herritarren arteko harreman bilakatu ziren. Hitza eztabaidaren eta argudiatzearen zerbitzura jarri zen, diskurtsoa gauzatuz.
Gizakiena dena diskurtsoaren bidez adierazten da, hauxe baita partaideen arteko akordioa eta gauzei buruzko adostasuna lortzeko tresna. Espazio konpartitu horretan, batzen gaituen tresna horren bidez, giza arrazionaltasuna eraikitzen da, eta arrazoi bateratu horrek herritar egiten gaitu.
Baina diskurtsoaren erabilerak anitzak dira, gizakiaren izatea anitza den bezala, eta, nola ez, diskurtsoak iruzurra egiteko ere balio du. Jokaera hau, promesaren amarruarekin baliatuz, zoriontasuna kudeatzeko ahalmenarekin agertzen den diskurtso politikoan aurki daiteke.
Halakoetan, politikak ongieza konpontzeko ardura hartzen du eta, zoriontasun beharra ezinbesteko bilakatu den gure mundu honetan, diskurtso politikoa eskakizun hura asetzeko gai aurkezten zaigu. Eskari hori kudeatzen duten bitartekariak alderdi politikoak direnez, zein, gure alderdia baino hobe, gure zoriontasunaz arduratzeko? Izan dezagun konfiantza, botoa besterik ez digu eskatzen eta, oraingoan lortuko duelako aurrekoetan ezin izan zena.
Era berekoa da alderdiz aldatzeko erabiltzen den diskurtso pertsuasiboa. Guk prometatzen duguna betetzen dugu, ez gara besteak bezalakoak, gauza bat esan, baina bestea egin. Ez, gu ez gara halakoak, eta esandakoa ez badugu betetzen aurpegia ematen dugu, horretan datza gure konpromisoa. Beti izango delako, azken batez, barkamena eskatzeko aukera. Baina dimisiorik gabe, gogoratu besterik ez baitago autokritika delako horren emankortasuna.
Beraz, hautesleak lortu nahi dituztenean, nabarmena da alderdiek adierazten duten jarrera adeitsua, herritarren eskaerak asetzeko konpromisoa inoiz baino prestuago agertuz. Eskaria asetzen zaigu, desioa aseko zaigun promesarekin.
Halakoetan, diskurtsoak itxura limurtzailea hartzen du, eta, hitz gozoen eskutik, promesak kasik konplituak luzatzen zaizkigu. Diskurtsoak, mundua eraikitzen duen neurrian, badu liluratzeko eta errealitatea sortzeko ahalmena: errealitatea esaten duguna da, eta ez ikusten duguna.
Botereen arteko harremanak ez dira era abstraktuan ematen, adostuak izaten dira eta diskurtsoa da haien adierazgarri. Egun, masen kultura honetan, eragin gehien duen diskurtsoa komunikabideen bidez hedatzen da. Politikariek baliabide hau erabiltzen dute nagusiki haien mezuak zabaltzeko, nahiz, era berean, komunikabideek politikariak maneiatzen dituzten ere. Hartu-eman horretan ideologia eraikitzen da, eta horren ezaugarriak eta baloreak gizartean nagusitzen dira, giza identitatearen partaide bilakatuz. Ideologia, une bakoitzean nagusituz doana, identitate kolektiboa eraldatzeko eta kohesionatzeko tresna dinamikoena gertatzen da. Hauxe da gure izatea aldakorra denaren frogarik handiena, sarritan jatortasun aldaezina aldarrikatzen badugu ere.
Azken boladan, erretorikaren egoitzan teknokraziak ere aurkitu du ostatu. Horren lekuko garbiena politikari berriak bilakatu diren teknikoek egiten duten diskurtsoa dugu. Jardun hau, pertsona arruntentzat ulergaitza gertatu arren, gizakiok espezialistengan eta jakitunengan premiazko konfiantza jartzeko dugun joeran oinarritzen da. Egiazko enuntziatuen multzo bezala agertzen bada ere, erretolika zientifista horrek, objetibitatearen aitzakian, meneratzea besterik ez du bilatzen.
Zenbait errefrau, maxima edo atsotitzen erabilera ere pertsuasioa areagotzeko baino ez da, formula hauek botere limurtzaile handia dutelako. Argumentu konbentzigarriak dira, eta publizitateak etengabe errepikatzen ditu produktuak saltzeko. Diskurtso populistaren oinarrian dagoen demagogiak ere, haren jarraitzaileak narkotizatzeaz gain, komunitateko partaideen portaerak uniformizatzea du helburu, demokraziaren eta aniztasunaren zutabeak kolokan jarriz.
Diskurtsoa ekintza, egoera eta pertsona espezifikoei lotua dago, eta, pertsuasioa eta manipulazioa saihesteko, hitzen esanahiari eta erabilerari kontu handiz erreparatu behar zaio. Hitzaren indarra arras frogatua dago, baina hiztunaren intentzioa eta esandakoaren arteko tartea frogatzear dago beti.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.