Ahotsik pertsonalena
Andolin Eguzkitzaren (Santurtzi, 1953-Bilbao, 2004) liburu bukatugabea eman du argitara Susak, adiskideari eta poetari egin diezaiokegun omenaldirik ederrena eskainiz. Haren heriotzak hunkitu egin gintuen, eta beraz ezin urrunetik irakurri poemak eta poemen eskuzko zirriborroak eskaintzen dituen liburu berezi hau.
Izenburu luzea du: Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki. Eta izenburuan badira poesia honek ekartzen dituen zenbait berri. Adibidez, kanpo mundua era poetikoz, sinbolismoaren ukituz, ikusteko modua, kanpoa eta barnea lotzeko ahalegina.
Ez dut ezkutatuko arazoak ikusten nizkiola Eguzkitzaren poesiari. Batzuetan oso erretoriko agertzen zitzaidan, biluztasun faltaz. Onartu behar da Juanra Madariagak hitzaurrean dioen moduan, errezitaldietan desberdin ematen zuela poesia hark, eta gogoan dut Liverpoolen entzun nuela errezitatzen.
Liburu honen aurrean baina, biluztasun hori garbiago agertzen dela aitortu behar dut. Buruan jarritako lau aipuek ere nabarmen utzi dute zein den poetaren bidea: hor dira gaiak, amodioaren garraztasuna, baina batez ere hor da erradikaltasun poetikoaren zantzua. "En cada mot m'hi jugo l'existencia", Miquel Mart¨ª i Polen bertsoa aipatzen duenak badaki lan egin behar duela, bere burua paper gainean jartzen.
Ahots pertsonala nabari da testuan, ni poetiko ia autobiografikoa, eta ahots poetikoaren hurbiltasuna nagusitzen da testuan, argi eta garbi. Kontrazalean agertzen den poema esplizitoegia iruditzen zait, baina testuaren neurria ere ematen du: "plazer anker baten" bakardadeak isuri du poemategiak, ilusioen garaia joan denean, eta beste mundu bat maitatzeko zalantzan gaudenean. Nitasun poetikoaren indar apalak agintzen du testuan. Egiaren bila abiatzen den nitasun poetikoren argia. Eta nahiz eta paralelotasunak agindu maiz, nitasuna agertzen denean egiten zait irudikorrago testua. Andolin Eguzkitzaren poesia beti izan da esperientzia poesia deitzen dugun horretatik hurbil, baina esperientzia isurtzen duenean, orduan egiten da benetakoagoa poemaren indarra.
Andolin Eguzkitza: Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki. Susa. Zarautz. 2004. 62 or. eta gehigarria. 10 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.