"Elkartearen agiritegi historikoak benetako altxorrak gordetzen ditu"
Nerea Mujika (Durango, 1960) Gerediaga Elkarteko lehendakaria da 2004ko maiatzetik. Bere lan ibilbidea guztiz bat dator elkartearen helburu orokorrekin, Historia irakaslea baita Deustuko Unibertsitatean. Ikuspegi horretatik, Gerediagak sortu duen agiritegi historikoaren garrantzia nabarmentzen du.
Galdera. Zer egiten du Gerediagak liburu eta disko azoka antolatzen ari ez denean?
Erantzuna. Batetik, ohiko ekitaldi batzuk daude, urte asko direla antolatzen direnak. Ohikoak dira ardi txakurren txapelketa, historia eta arteari lotutako hitzaldi zikloak eta Dantzari Eguna. Hortik aparte, finantziazioaren arabera argitalpenak egiten dira edo monografiko hainbat kaleratzen da. Iaz, adibidez, Mikel Zarate omendu genuen eta ekitaldi berezia antolatu genuen 150 urte bete zirelako Iparragirrek Gernikako Arbola abestu zuela Urkiolan.
G. Historiografiarekin lotuta gaiek ere garrantzi handia dute zuen jardunean.
E. Bai. Lan historikoak ere koordinatzen ditugu. Herriei buruzko ikerketa bereziak bultzatzen ditugu. Horrez gain, hainbat ikertzailek beti jotzen dute Gerediagara edozein aztarnategi arkeologiko edo datu historiko kontsultatzeko, elkarteak duen agiritegiarengatik.
G. Ze agiri mota aurki daiteke zentro horretan?
E. Benetako altxor batzuk badaude, altxor historikoak. Baina esan dezagun Durangaldearekin historikoki zerikusia izan duten dokumentu eta liburu asko daude bertan, agian kasu batzutan kanpotik ere ekarritakoak. Batzutan elkarteak ahalegin ekonomiko berezia egin izan du agiriak ekartzeko.
G. Gerediaga Euskalerriko Adiskideen Elkartearekin alderatu daiteke, nahiz eta maila txikiagoan izan?
E. Nik uste dut baietz. Hasierako sortzaileen artean, adibidez, Leopoldo Zugazaren aldetik, nik uste dut horrelako eredu bat hartu zutela; eta ez da eredu makala.
G. Zer izango litzateke elkartea azokarik gabe?
E. Nik askotan galdetu izan diot hori nire buruari. Azokak pisu handia duelako urteko ekintzetan, baita alde ekonomikotik ere. Hein handi batean, azokaren aurrekontuekin bizi gara eta horren bidez finantzatzen ditugu beste ekimenak. Ez dakit zer izango ote litzatekeen, baina ziur beste gauza bat izango litzatekeela, zeren eta guk sei hilabete ematen ditugu azokarako lanean.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.