Oinarrizko testuak sortzen
Testu liburuen gabezia da gai hauen irakaskuntza antolatzeko unibertsitateek aurkitzen duten oztoporik handiena. Hutsune hori betetzeko ari da lanean Renoko Euskal Ikasketen Zentroa, euskal gaiei buruz ingelesez argitaratu diren erreferentziazko testu gehienen egilea. "Ez dago euskal ikerketarik ez dagoelako oinarrizko argitalpenik; eta gu ari gara hutsune hori betetzeko lanean", dio Joseba Zulaika bertako arduradunak. Hainbat diziplinari buruzko materialak argitaratu dituzte orain arte, etorkizunean espezialitate horiek ikertu nahi dituzten nazioartek adituentzat bidea urratuz. "Boisen, esaterako, gure testu liburuak erabiliko dituzte. Beraz, bibliografia nagusiak badituzte", erantsi du.
Ingelesezko testuekin batera, alemanezko testuak argitaratuko dira datozen urteetan, horixe baita Frankfurteko Goethe Unibertsitateko Euskal Ikasketen zentroaren helburuetako bat. "Euskal gaiei buruzko testuak sortuko ditugu alemanez, gure proiektuak dituen lau ardatzetatiko bat baita hori", azaldu du Christian Münchek.
Euskal gaiak ingeles eta aleman hiztunengana hurbiltzen lagunduko dute testu berriek. Orain arte, ostera, ikasle gehienek ez dute aldez aurretiko ezagupenik euskal kulturari buruz. "Sartu baino lehen, literatura zikloko ikasleek ez dute erreferentzia askorik. Gero ezusteak hartzen dituzte, baina ez dakit hori gehiegi gustatzen ote zaidan, ezbaitzait gustatzen ikastaro hauek zerbait exotiko bezala ikustea", aitortu du Nerea Arrutik. Ildo horretan, nazioartean euskal kulturaren zabalkundeaz arduratuko litzatekeen erakundea sortzeari beharrezko deritzo Christian Münchek, Europan katalanarekin egiten ari den bezala. Lan horretaz arduratzen da Europan Kultura Katalana Sustatzeko Zentroa (COPEC). Erakunde horrekin elkarlanean 30.000 alez osatutako liburutegia sortu dute.
Hala ere, euskal kulturak arlo akademikoan pisu handiagoa izan dezakeela uste du Frankfurteko Unibertsitateko doktoreak. "Asko eskaini diezaioke nazioarteko publikoari. Interes handia dago Euskal Herriari buruz, baina paisaia akademikoan galtzen da".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás a?adir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.