Altuera jauzia
Erraza dirudi ondo egiten denean. Jauzi egitera doana lasterka gerturatzen da listoia jarrita dagoen tokira. Gero eta arinago korritzen du, salto egiteko unea hurbildu ahala. Behin airean dagoela, sorbaldek eta bizkarrak gainditzen dute listoia aurrena. Gorputzaren grabitate puntuari muga horren gainetik pasatzeko unea heltzen zaionean, lunbareek egiten dute lan, aldakak ahalik eta altuen mantenduaz, baina berehalakoan datoz zangoak, eta hauek, zintzilik utziz gero, segundu baten herenean jar dezakete hankaz gora ordura arte egindako saialdia. Denborarik galdu gabe bildu behar dira, abdominalei behar bezala eraginez, gorputzak mugimenduaren erdian marrazten duen arkua hiruki antzeko bat bilakatuz. Hurrengo segundua amaitu baino lehen, koltxonetaren gainean egongo da atleta, atzean utzi duen listoiari begiratzeko prest. Zaila denak erraza dirudi guztia ondo egiten denean, mugimendu osoa gauzarik sinple eta naturalena bailitzan betetzen denean. Ipuin borobil batean bezala.
Lasterketekin alderatuz, jauzietan, batez ere altuera eta pertika jauzietan, gizonak bere bakardadearekin egiten du topo. Bere aurrean gainditu beharreko listoia besterik ez dago, baina oztopo handia da, gizonaren zain dagoen oztopo isil eta errukigabea. Luzera jauzian, aldiz, ez da ezer horrelakorik. Atletak ahal duen bezainbat saltatzen du, aldez aurretik jakin gabe noraino iritsiko den. Ez du aurrean duen muga zehatz bat garaitu behar. Bakarrik dago halaber, baina aukerak ez ditu murriztuak. Pertikan ez bezala, altuera jauzian norberaren indar soilak dira baliagarri listoiaz bestaldera haren gainetik iristeko. Altuera jauziak eragiten duen bakardade hertsiaren sentipenak zerbaitegatik izan du bere isla literaturan, esaterako. Datu esanguratsua da, kontuan harturik ez direla idazlan asko atletismoak, lasterkari bakartien istorioez aparte, iradoki dituenak. Burura datorkit, adibidez, R. Rozhdestvenski eta V. Vysotski poetek altuera jauzia aipatu zutenekoa. Gai bertsua da biengan: listoiaren gaineko bakardadearena. Duela gutxi Juan Bonillak ipuin bat idatzi zuen bere buruaz beste egiten duen jauzilari lesionatu baten gainean. Bere bizitzako azken jauziak, La noche del Skylab liburuan kontatzen denez, etxeko leihotik kaleko lur gogorrera eramaten du.
Altuera jauziak bere mitologia dauka, mitografia baten zain dagoena oraindik. Brumeletik Yaschenkora edota Sj?bergetik Sotomayorrera daramaten bideak izen mitikoez daude hornituak. Eta mitologia guztien antzera, dramaren zantzua antzeman dakioke gureari oinarrian. Gehiegi errepikatu den ideia izanagatik ere, egia da, hala eta guztiz, luzera jauzian ez bezala, altuerako saialdiek, garailearenak barne, porrotean amaitzen dutela, azken jauzia lehiaketatik kanporatzen zaituena baita, listoia hirugarren aldiz lurrera bota ondoren.
Azken urteak ez dira distiratsuak izan altuera jauzian. Gainbeherada nabarmena izan zen Sotomayor kubatarrak bere emaitzarik onena lortu zuenez geroztik. Bazirudien aurrerantzean ez zirela munduko errekorrera hurbildu ere egingo, lehiaketak hamar bat zentimetro gutxiagorekin irabaziko zirela beti. Baina duela bi aste, pista estaliko Europako txapelketan inork espero ez zuen berpizkunde bat izan zen: Stefan Holm suediarrak 2,40 metrotan zegoen listoia ukitu gabe gainditu zuen, Rybakov errusiarrak bere lurraldeko errekorra 2,38 metroko emaitzarekin hausten zuen bitartean. Emakumezkoen artean iazko udan E. Slesarenko errusiarrak liluratuta utzi gintuen hegaz egiteko bere ahalmenarekin.
Mitoek krisialdiak behar dituzte usu, gero beren xarma indartua ikusteko. Halako zerbait gertatu dela dirudi jauzirik bakartienean, listoiaren aurkako bere borrokan azkenean galtzaile ateratzen direnen kirol mota honetan. Listoiari begira eta segundu gutxitan, bata bestearen gainean pilatzen dira sentipenak. Horregatik, altuera jauziaren laudorioa sentimentala baizik ezin da izan. Akordeoiarena bezala.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.