Deustuko Unibertsitateak hipotekei buruzko legeria euskaratu du
Hipoteka kontuez keztatuta daudenek ez dute jada erdarazko testu juridikoetara jo behar jabetza eta kredituen inguruko zalantzak argitzeko. Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) Hipoteka-legeria izenburuko liburuki elebiduna plazaratu berri dute Espainiako Jabetza Erregistratzaileen Elkargo Ofizialaren laguntzaz, euskara juridikoaren erabilera normaltzeko asmoz.
Andres Urrutia euskaltzainburua eta Eba Gaminde unibertsitate-irakaslea arduratu dira Hipoteka-legeria osatzen duten legea, erregelamendua eta arau osagarriak euskaratzeaz. "Euskararen aurrerabide eta aitzinamenduari begira, aldarrikapenetik harantzago jo dugu, profesionalek zorroztasunez erabili eta hiritarrek erraztasunez ulertzeko moduko testua atonduz", esan du Urrutiak.
Bi izan dira, nagusiki, Hipoteka-legeria euskaratzeko gainditu behar izan dituzten oztopoak. Batetik, terminologiarena, kontzeptu asko aurreneko aldiz itzuli baitituzte euskarara, eta bestetik, diskurtsoari zehaztasunez jarraitzea, euskarazko bertsioaren ulergarritasuna eta erdarazko testuarekiko fideltasuna uztartuz.
Ahalegin horretarako, Deustuko Unibertsitateko euskarri lexiko juridikoaz, Euskalterm datu-baseaz eta Euskal Herriko Unibertsitateko zuzenbide zibilaren lexikoaz baliatu dira, Gotzon Lobera eta Esther Urrutia irakasleak ere lagun izan dituztela.
Hipoteka-legeria Deustuko Unibertsitateak plazaratutako zortzigarren lege-liburua da -tartean, Konstituzioa, Zigor Kodea edo Foru-lege zibilak daudela-, eta, luze gabe, Prozesu eta Merkataritza Zuzenbidearen oinarrizko testuak euskaratzen hasiko dira.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.