Argitara eman gabeko liburuen merkaturatzean espezializatu da enpresa bat
Ohiko argitaletxe batek hautatutako egilearen liburua atondu, promozionatu eta banatu egiten du, bien mesedetan. Baina badira zirkuitu horretatik kanpo geratzen diren ehunka lan, hau da, argitaratu barik geratzen direnak. Bada, lan horiei irteera emateko jaio zen duela hiru urte Erroteta argitaletxea. Ordutik zeregin horretan ari da buru-belarri eta berrogei liburutik gora ondu ditu, genero eta molde desberdinetako lanak, euskaraz eta gaztelaniaz
Bizkaiko enpresa bitxi hau "merkatuaren eskaerari erantzunez jaio zen", bertako arduradun Joseba Berriotxoak aitortu duenez. Amua Interneten dabil zirika (www.erroteta.com): "Zure doktoradutza tesia, idatzi dituzun poesiak, ipuinak... ez al dituzu argitaraturik ikusi nahi, kalean, edo adiskideen eta senideen artean banatzeko?", dio mezu tentagarriak, eta erantzuna berehala: "Guk argitaratuko dizugu, nahi duzun ale kopurua, batetik infinituraino, kolorez, zuri beltzez, argitalpen merkea, luxuzko argitalpena, liburu handia, txikia... nahi duzuna, eta nahi duzun hizkuntzan". Enpresako arduradunek merke eskaintzen diete argitalpena idazleei; hori bai, horretarako behar den azpiegitura baino ez dute jartzen egilearen esku, hortik aurrerakoaz ez dira arduratzen. Promoziorik behar izatekotan, edo banatzailearekin harremanetan jarri nahi izanez gero, autorearen ardurapean geratzen lan hori guztia.
Tarifa merkeek erakarrita hurbiltzen dira egileak argitaletxera Nahi adina liburu kalera ditzakete: 100, 300, 500, 1.000 edo hortik gora, poltsikoaren arabera.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.