"Hiriak nire despentsa dira, irakurtzen ditudan liburuekin batera"
Istorioen ekilibrista da Harkaitz Cano (Lasarte, 1975), metaforen magoa eta hitzen hezle aparta. Hori dena erakutsi du saritutako nobelan; baita kaleratu berri duen ipuin-bilduman ere (Neguko zirkua, Susa). Hemeretzi ipuinez osatutako lan honetan, kontakizun bakoitzarekin esperimentatzeko duen ahalmena eta afizio neurribakoa agertzen ditu.
Galdera. Zer suposatzen du zuretzat sari berriak?
Erantzuna. Istripu gozo bat da, sari guztiak bezala. Epaimahaiko irakurleek bat egin dute istorioa idaztean sentitu nuen zirrararekin. Pragmatikoki hitz eginda, urtebete gehiago eskaini ahal izango diot orain idazten hasi naizen nobelari.
G. Euskal Herriko literatur sariei buruzko gogoetarik bai?
"Istripu gozo bat da, sari guztiak bezala. Epaimahaiko irakurleek bat egin dute istorioa idaztean sentitu nuen zirrararekin"
"Gustatzen zait pentsatzea galtzerdiei buelta eman eta begirada irauliz gertaeren antipodak aztertu behar dituela idazleak ere"
E. Talentua baino, zorte gehiago behar da epaimahai batek zure lana hauta dezan. Badago halako desproportzio bat Euskadi Sariaren kasuan, komunikabideen aldetik. Liburua berbera da saria eman aurretik eta ondoren, baina komunikabide askori saria soilik interesatzen zaie. Jokoaren parte da, badakit. Baina apur bat amorragarria ere bada.
G. Finalista izan diren beste lanak irakurri dituzu?
E. Hirurak ezagutzen ditut eta hirurak izan ditut oso gustuko. Bitxia da, bestalde, Belarraren ahoa bezala, Xabier Montoiaren Blackout eta Julen Gabiriaren Han goitik itsasoa ikusten da nobelek ere, II. Mundu Gerrarekin lotura izatea.
G. Antzerki obra bat erdizka, Belarraren ahoa eta Neguko zirkua. Paris faktoria emankorra izan da zuretzat.
E. Emankortasuna ondoren etorri da. Gauza dezente idazten hasi nintzen Parisen, baina ez nuen ia ezer amaitu, narrazio gutxi batzuk salbu. Bertan eman nuen denbora ere ez zen luzea izan, hiru hilabete baino ez. Jendeak galdetzen zidanean Parisek libururik izango ote zuen, New Yorkek izan zuen bezala, ezetz erantzuten nuen. Baina oker nengoela ohartu naiz.
G. Neguko zirkua da zure lan berria. Hari fin batek kateatzen omen ditu ipuin-bildumako kontakizunak. Zein da hari fin hori?
E. Hariak solapatzen doaz. Ez dira beti hari berdinak. Lehen ipuinetan giro paristar hori sumatzen da bereziki, baina badago, baita ere, maitasuna-heriotza bikotearen presentzia etengabea, edo bizitzaren tragediei fartsarekin erantzuteko gogoa. Negu saihestezinari norbere zirku partikularra sortuz aurre egiteko grina.
G. Ipuinari buelta ematea ere atsegin duzula ikusten da. Zein da helburua?
E. Zirkuan bada figura bat nahiko ezezaguna: antipodista. Antipodista delako hauek dira ahozgora akrobaziak egiten dituztenak. Gustatzen zait pentsatzea galtzerdiei buelta eman eta begirada irauliz gertaeren antipodak aztertu behar dituela idazleak ere.
G. Pertsonaia xumez josita dago kontakizun-sorta hau, baina ia denek egiten dituzte gauza harrigarriak. Zer edo zer kontatzeko erreminta legez erabiltzen dituzu?
E. Bai, pertsonaiek badute askotan freaky ukitua. Hori da liburuari batasuna ematen dion gauzetako bat. Baina haietako gehienek egiten dituzten gauza harrigarriak ez dira irudimenaren bidez salbazioa lortzeko ahalegina besterik.
G. Idazlearen zeregin handiena ez idaztean datzala esan duzu.
E. Hiriak zergatik ditudan hain gustuko galdetzen didatenean, nik uste horregatik dela: nire despentsa direlako, irakurtzen ditudan liburuekin batera. Idazteko irakurri egin behar da lehenbizi: kaleak eta kalean zehar doan jendea irakurtzen jakin behar da, lehen aipatzen genuen antipodistaren arimarekin.
G. Jatorrizko pasioa deitu izan diozu inoiz tentsio punttu horri. Pasio falta sumatzen duzu egungo gizartean?
E. Bai. Eta ez hori bakarrik: jendea zerk apasionatzen duen ikusteak kezkatu egiten nau.
G. Datorren urterako nobela berriarekin ari zara. Aurreratu zenezake zer edo zer?
E. Luze joko duen inpresioa daukat. Urte pare bat beharko ditut, gutxienez. Lehenengo pertsonan idatzita egongo da eta garai eta leku ezberdinetako literatura unibertsaleko hainbat pertsonaia agertuko dira, pertsonaia nagusiari bere bizitzan aurrera egiten lagunduko diotenak.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.