"Idazleok ez gara literaturaren robinsonak"
2005a urte oparoa izan da Lutxo Egia (Santander, 1969) idazlearentzat: Joseba Jaka beka eskuratu eta berriki Ezker Hanka falta zuen bigarren eleberria aurkeztu du.
Galdera. Estiloari dagokionez, elkarren antza dute bi eleberriek.
Erantzuna. Egituran eta estiloan antzekotasunak daude. Baina gehiago dira aldeak, nire ustez. Paperezko Hegazkinak eleberrian komunikazioari buruz jardun nuen; oraingo honetan, berriz, traizioa eta ahaztura dakartzat, besteak beste. Paisaiak ere oso bestelakoak dira.
G. Kanposantu batean hasten da kontakizuna eta Galizian jarraitzen du. Saltoak nora darama irakurlea?
E. Etxean sortutako galderen erantzunak topatzeko kanpora joan beharra dago sarri. Galiziara, esaterako. Han protagonistak Manuel Rivasen itzalarekin topo egingo du. Herrixka bateko bizilagun guztiek hura ezagutzen dute. Erantzunak bilatu nahiak, bestalde, galdera berriak ekar ditzake. Eta Bilboko itsasadarrera eraman, adibidez. Eta hor beste bidaia bat hasten da.
G. Poesia ere gustuko duzu eta sumatzen da liburu berri honetan. Tartekako deskripzioak metafora hutsak dira.
E. Liburuaren hainbat pasartetan, hainbat paragrafo eta esalditan, bada lengoaia poetiko batera gerturatzeko asmorik. Istorioak berak eskatzen du, nik uste. Sentimendu ugari nahasten dira koktel txiki honetan, eta hortik berba batzuk, irudi batzuk, jolas batzuk. Baina, beti ere, kontatu gura dudana nagusitzen zaio estetika honi. Bestalde, metafora eta irudi ulerterrazak dira, oso bisualak.
G. Zer bilatzen duzu idazterakoan?
E. Edozein pertsonak bezala, ideia batzuk izatea dut helburu. Eta idazleok istorioen bidez agertzen ditugu ideiak. Atorrak, gorbatak edo prakak ipintzen dizkiegu testuei. Ez du bestelako misteriorik. Nik neureak baditut eta horretarako sortzen ditut istorioak. Gogoeta lehen-lehenik, istorioa geroago. Funtsean horretara mugatzen da, kezkak jantzi hamaika modutan.
G. Behin Unai Elorriagak zera idatzi zuen zure aurreko eleberriaren karian: ahots propioa zutela zure lanek. Arreta handia jartzen duzu horretan?
E. Askotan esan ohi dugu ez dugula gure ahotsa ezagutzen irratian edo telebistan entzutean. Ahots literariorekin antzeko zerbait gertatzen delakoan nago. Ez dakit ahots propio baten jabea naizen ala eragin mordoen mendean nabilen. Bietatik apurtxo bat, seguruenik. Egunero idazteak norberaren estiloa finkatzen laguntzen du, duda barik, baina ez gara literaturaren robinsonak, irla gutxi daude hemen.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.