Euskal eskolaren sorrera bultzatu zuen maistra handiaren jaiotza
Markos Azpeitia ezin urduriago zebilen Zumaiako etxean gora eta behera urtarrilaren zortzi hotz hartan, duela 117 urte. Bere emazte Martina Gomez alaba batez erditzekotan zegoen aldameneko gela batean. Markos Azpeitiak Don Karlos erregegaiaren aldeko borrokan jardun zuen Santa Kruz apaizaren batailoian, eta Pedro Migel Urruzuno idazle elgoibartarraren adiskidea izan zen luzaro.
Ume jaioberria Josefa Juliana izenaz bataiatu zuten, baina harez geroko euskaldunok Julene Azpeitia izenaz ezagutu dugu, irakaskuntza arloan egindako lanaren eskerronez ederki merezitako lekua lortu baitu euskal kulturaren historian. Donostian egin zituen lehen ikasketak, eta Bilboko Irakasle Eskolan maistra-agiria eskuratu ondoren, oposizioa gainditu eta Ea herrian hasi zen lanean 1911n.
Bost urte geroago, Enrike Eskauriatza bilbotar indianoarekin ezkondu eta Mexiko aldera joan zen bizitzera. Hantxe ekin zion euskaraz idazteari, eta 1920an, Euskal Herrira itzuli eta antolakuntza eta irakaskuntza-lanetan jardun zuen Foru Aldundiak eratutako Bizkaya'ren Auzo-Ikastoletan. Bitartean, Lauaxetak Euzkadi egunkarian zuzentzen zuen euskarazko orrialdean ere kolaboratu zuen, Euzkotar umien aldez sailean.
Gerra osteko urteetan pairatu behar izan zuen zigorra, hitz hauexen bitartez deskribatu zion Norbert Tauer txekiar euskaltzaleari gutun batez: "Urtebete Biz-kayko Gorlizen Ume gaixotegiko ikastolan, sei urte Burgosko erri txiki batean eta azkenengo ikastola Marki?an izan det; orain Durangon bizi naiz nere senarrarekin".
Frankismoaren garaiko urterik latzenetan, euskarazko irakaskuntza sustatzeko lanak idatzi zituen, hala nola, Umien adizkidea edo Euskaltzaindiak saritutako Amandriaren altzoan; bai eta Egan aldizkarian plazaratutako bi nobela labur ere: Odolak odolari dei eta Martxela. Loiolako Herri Irratiko euskarazko irratsaioetan ere parte hartu zuen. Euskaltzaindiak ohorezko kide izendatu zuen 1975ean, baina bost urte geroago, 1980ko maiatzaren 2an, azken arnasa eman zuen Bilbon.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.